• KODE ETIKOA
Euskadiko Turismoaren Kode Etikoari buruzko sentsibilizazio-jardunaldiak Gasteizen eta Arabako Errioxan
Arabako probintziako 138 erakundek parte hartzen dute lehiakortasun-programa honetan, eta, jardunaldi horietatik aurrera, kopurua handitu egingo da.
Maiatzean bi sentsibilizazio-jardunaldi egin dira Gasteizko eta Arabako Errioxako erakunde publiko zein pribatuentzat, Gasteizko Udalaren, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen eta Basquetourren laguntzarekin, hurrenez hurren.
Jardunaldi hauen helburu nagusia Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren proiektua azaltzea da, programan parte hartzeak erakundeentzat zein helmugarentzat dituen onurak erakutsiz. Gainera, jardunaldian zehar, proiektu honetan sartu aurretik bertaratutakoek planteatu dituzten zalantzak argitu dira.
Gaur egun, Gasteizek 34 erakunde ditu proiektu honetan parte hartzen, eta beste 8 erakundek Kode Etikoarekiko konpromisoa hartu dute sentsibilizazio-jardunaldiaren ondoren.
Arabako Errioxaren kasuan, gaur egun 23 erakundek parte hartzen dute proiektu honetan, eta beste 3 erakundek Kode Etikoarekiko konpromisoa hartu dute sentsibilizazio-jardunaldiaren ondoren.
Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren helburua funtsezko printzipio batzuk ezartzea da, Euskadiko turismo-eragile guztiek erantzukizuna eta iraunkortasuna eguneroko jardunean integra ditzaten, errespetua eta elkar ulertzeko ekarpena oinarri hartuta.
Proiektuaren bosgarren edizio honetan, kalkulatzen da Euskadin 100 erakunde berrik hartuko dutela turismo arduratsuarekiko konpromisoa lankidetza turistikoko erakundeen, Basquetourren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eskutik, jada 700 entitatek egin zuten bezala.