Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   GREEN SPAIN

Euskadin Arabako Errioxan bildu dira "España Verde" marka turistikoko helmugak

" Euskadi da aurten Galiziarekin, Asturiasekin eta Kantabriarekin batera osatzen duen España Verde markaren koordinazioan buru " Sonia Pérez sailburua elkartu da topaketara, bisitaldi bat barnean hartu duena Valdelanako upeltegi/museora eta mahastira, Eltziegon

Bere 30. urteurrena ospatzeko, “España Verde” marka turistikoa osatzen duten Autonomia Erkidegoak gaur goizean bildu dira Eltziegon, Arabako Errioxan, aurtengo aurreneko hilabeteetan aurrera eramandako ekintzak aztertu eta balantze bat egiteko, eta seihileko berrirako ekintza-plana lantzeko.

Bilera teknikoan izan dira Turismoko sailburuorde Isabel Muela eta Galiziako, Asturiasko eta Kantabriako Turismoko zuzendari nagusi Nava Castro, Julio Manuel Gonzalez eta Eva Bartolomé, hurrenez hurren, baita Turespaña azokako zuzendari nagusi Ángela Castaño ere.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez elkartu da topaketara, gonbidatuak agurtzeko eta ehun urtetik gorako Valdelana famili upeltegira egindako bisitaldi gidatuan eta ardo- eta olio-dastaketan haiekin batera egoteko.

España Verde 2019

Euskadi da “España Verde” markaren koordinatzailea 2019an, joan den urtarrilean FITUR azokan Asturiasen eskutik erreleboa hartu ondoren. Bestalde, 4 Erkidegoek parte hartuko dute bihar Expovacaciones azokan elkarri atxikitako standetan. Era horretan, espazio bateratu batean egongo dira Espainiako iparraldeko marka turistikoa eta dagozkien lurraldeak sustatzeko.

Bileran aipatutako ekintza batzuk honako hauek izan dira:

  • 2019ko azken sei hilabeterako ekintzen plangintza, besteak beste, 9 ekintza online lehentasuna duten merkatuetan: Alemania, Holanda, Japoi, Estatu Batuak, Erresuma Batua, Italia eta Frantzia.
  • Ezagutza-bidaiak (famtrip-ak) merkatu japoniarreko turismo-eragilerekin.
  • Lurralde bakoitzaren jasangarritasuna eta bertako produktua nabarmenduko duen “Art, Design&Fashion-Green Spain” produktu berria garatzeko konpromisua.
  • Gastronomian, bertako eta hurbileko produktuaren aldeko apustua mantentzen da.
  • Finkatutako egungo produktuekin egiteko lana bultzatuko da: Done Jakue Bidaia, upategiak eta jauregiak, eta gastronomia zeharkako ardats moduan.
  • Nazioarteko azokak “Green Spain” markapean egingo dira erkidegoetako sustapen bateratuan. Horrela egingo da “World Travel Market”-en, non “Art, Desing & Fashion-Green Spain” aurkeztuko den.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31