Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   FAMTRIP LIVE

Euskadiren altxor turistikoak zuzenean mundura Getxotik eta Portugaletetik

AEB, Alemania eta Italiako nazioarteko agenteek helmugak bertatik bertara ezagutu dituzte tokiko gida turistikoen eskutik

1 / 2

Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak nazioarteko sustapen-ekintza berritzaile batean parte hartu du ostegun honetan, irailak 11. Euskadiko erakargarri turistikoen ezagutza eta proiekzioa funtsezko merkatu igorleetan bultzatzeko helburua izan duen egitasmoa Live streaming formatuan burutu da.

Estatu Batuetako, Alemaniako eta Italiako nazioarteko bidaia-agentziei zuzendutako sustapen-ekintza hau famtrip birtual baten bidez gauzatu da. Bertan, parte-hartzaileek aukera izan dute denbora errealean bisitatzeko Euskadiko bi txoko esanguratsu: Getxo eta Portugalete. Online esperientziak aukera eman du Euskadiren turismo-potentziala modu hurbil, profesional eta jasangarri batean erakusteko.

Emankizunean zehar, parte-hartzaileek tokiko gidariekin konektatu dute. Profesional horien eskutik, Bizkaiko bi herrietako gune adierazgarrienetan barneratu dira, eta leku horien ondarea, kultura eta paisaia ezagutzeko aukera izan dute. Ibilbidea amaitzean, POV -Point of view- moduan grabatutako bideo murgiltzailea proiektatu da, Euskadiko natura-guneak ezagutzeko aukera eskainiz eta helmugaren posizionamendua indartuz, ekoturismoaren eta turismo arduratsuaren erreferente gisa.

Online ekimen honetan, Euskadik Kantabria, Asturias eta Galiziarekin batera parte hartu du. “España Verde” marka turistikoaren baitan dauden lau erkidegoek Kantauri isurialdeko ekoturismo korridorea sustatzeko helburua elkarbanatzen dute.

Iraila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30