Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   MERKATURATZE TURISTIKOA

Euskadiren bigarren merkaturatze-jardunaldia Japonian, urrian

JATA turismo azokaren atarian, bihartik igandera, hilak 29, Osakan ospatuko dena.

Lehenengoa Tokion izan zen, hilaren 16an, Eusko Jaurlaritzak antolatutako Basque Week in Japan programaren barruan, euskal sektore ekonomikoak sustatzeko, besteak beste turismoa.

1 / 5

Basquetourrek Japonian jarraitzen du, orain Osaka hirian, non 26tik 29ra bitartean ospatuko den JATA turismo azoka hasi aurreko merkaturatze jardunaldi bat egin den gaur goizean. Hiru orduko workshop-a intentsiboa izan da, eta 20 hitzordu komertzial baino gehiago izan ditu. Erosleek batez ere city breaks-eko turismoan interesa agertu dute, baina baita hirietatik kanpo bisitatu beharreko leku eta baliabideetan, turismo gastronomikoan eta Euskadiko turismo irisgarriaren eskaintzan ere.

 

Datu bitxi gisa, Realaren partidak, Take Kubo japoniarrak jokatzen duen taldea, erosle japoniarrentzat ere interesgarriak izan dira.

 

Merkaturatze jardunaldi hau Turismoaren Euskal Agentziak, Japonian, aurten parte hartu duen bigarren jardunaldia da, hilaren 16an Tokion, Basque Week in Japan programaren barruan ospatu zen jardunaldiaren ondoren; Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat sektore ekonomiko, tartean turismoa, sustatzeko eta merkaturatzeko ekitaldia, Eusko Jaurlaritzak antolatua.

 

Bihar hasiko da JATA azoka. Mundu osoko profesionalak bilduko dira bertan, eta Euskadi han izango da, merkatu horrek gero eta interes handiagoa baitu euskal turismo-eskaintzarekiko.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30