• NATURA-TURISMOA
Euskadiren natura-eskaintza Madrilgo erdi gunean
" MADbird Fair azokak bere zazigarren edizioa betetzen du asteburuan
MADbird Fair azokak bere zazpigarren edizioa betetzen du dagoeneko eta Euskadi Espainiako ekoturismoko azokarik garrantzitsuenean izango da asteburu honetan, ekoturismo eta turismo aktiboko eskaintza erakusteko.
Hilaren 10, 11 eta 12an Paseo de Recoletos pasealekuan, Madrilgo bihotzean, kokatutako stand bikoitzan Euskadiren natura-eskaintza ikusi eta Urdaibaiko Erreserbari, Euskal Kostaldeko Geoparkeari, parke naturalei eta lurraldean dagoen gainontzeko natura-eskaintzari buruzko informazioa aurkitu ahal izango da.
Pandemia aurreko azken azokara, 2019an, 40.000 bisitaritik gora hurbildu ziren eta aurten 150 erakusle baino gehiago ditu.
Informazio gehiago: madbirdfair.es/