Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ITSAS-TURISMOA

Euskal kostaldeko itsas-zerbitzuetako enpresen mahaia Lekeition bildu da

" Urtean bizpahiru aldiz biltzen den mahaiaren aurtengo lehen bilera ospatu zen atzo

Euskal kostaldeko itsas-jarduerak eskaintzen dituzten turismo aktiboko enpresek, atzo, aurtengo lehen mahaiaren bilera egin zuten Lekeition.

Urtean bizpahiru aldiz biltzen den mahaian, enpresek talde gisa dituzten helburuak ahalik eta hoberen lortzeko estrategiak aztertzen eta erabakitzen dituzte, besteak beste.

Atzoko bileraren gai nagusiak honako hauek izan ziren:

  • Itsas jarduerak egiten dituzten turismo aktiboko enpresen ordezkaritza nola bermatu mahaian.
  • Sustapena: Euskadi Turismo webgunean Itsas jarduerak ikustarazi beharra, berariazko atal batekin.
  • Itsas produktuak merkaturatzea. ATRAE (Agencias Turisticas Receptivas Asociadas de Euskadi)-rekin lan-ildo bat zabaldu da itsas-eskaintza salerosteko.
  • Belaontzi eta garraio turistikoko itsasontziek hainbat portutan zerbitzua emateko dituzten zailtasunak aztertu ziren eta EKPrekin harremanetan jarraitzea erabaki zen, zailtasunak gainditzen joateko, esaterako, amarra lekua aurrez gordetzeko aukera.
  • Itsas-jardueren eskaintza eta eskaeraren azterketa.
  • Aktiba itsas-atalaren gaurkotasuna.

Bileran urpekaritza-zerbitzuak, bidaiarien garraioa, belaontzi eta alokatze zerbitzuak, Euskal Kirol Portuak, AKTIBA elkartea, Getxoko Udala, Bidasoa Activa eta Basquetour-eko ordezkariak egon ziren.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31