• EUSKAL KOSTALDEA
Euskal Kostaldeko Museoek positibotzat jo dute beraien hilabetea
" Gernikako Bakearen Museoan bildu dira gaur goizean, Basquetourren koordinaziopean. " Hilabetearen 7. edizioak 3.200 lagun ingururen partaidetza izan du eta salto kualitatiboa eman du sare sozialetarako irudiarekin
Euskal Kostaldeko Museoek, Basquetourren koordinaziopean, gaur goizean ohiko bilera izan dute Gernikako Bakearen Museoan, besteak beste martxoan ospatu zuten hilabetearen balorazioa egiteko.
Museen Sareak urtero, martxoan, euren hilabetea antolatzen dute Euskadiko itsas bazterreko ondare kultural eta naturala balioan jarri eta sustatzeko eta Sareko zentroak eta beraien eskaintza aurkezteko helburuaz eta hainbat ekintza burutzen dira.
Aurtengo hilabetea, zazpigarrena, beraz, positiboa izan da “bai publikoaren harreragatik eta baita komunikazioan salto bat eman delako sare sozialetarako irudiarekin”.
Sareko kideek ahalegin berezia egin dute aurtengo edizioan ezohiko ekintza eta bisitak antolatzeko, gehienak leku mugatuekin, eta erantzun oso ona jaso dute, taldeak azkar bete zirela eta txanda berriak egin behar izan zituztela kontuan hartuta. Guztira, 3.200dik gora lagunek parte hartu dute ekintzotan.
Instagrameko argazki lehiaketaren emaitzekin ere gustora geratu dira, eta NEKATUR elkartearen kolaborazioa eskertu dute.
Hilabetearen balorazioaz ezeze, 2019 honetan burutuko diren jardueretarako proposamenak ere jarri dira mahai gainean. Besteak beste, udara begira, sareko ekipamenduek izango duten eskaintzaren informazio bateratua kaleratzeko asmoa agertu da.
Euskal Kostaldeko Museoak ekainean bertan berriz biltzeko geratu dira, datorren urteko ekintza-plana lantzeko.
Bilera bukatuta, Bakearen Museoko areto berria bisitatu dute.