• EUSKADI GASTRONOMIKA
Basquetour "Saltsa Nostra" komikiaren aurkezpenean izan da Bartzelonan
Sukaldaritza-liburua honek narrazio grafikoa eta errezetak uztartzen ditu, modu dibertigarri eta sortzailean. Guztira 13 ale izango dira, eta ospe handiko sukaldariak izango dira protagonista. Lehen lau zenbakietan, honako hauek ageri dira: Sergio Ortiz de Zarate, Hideki Matsuhisa, Jordi Roca eta Eneko Atxa.

Astearte honetan, irailaren 30ean, Basquetourreko zuzendari nagusiak, Daniel Solanak, Saltsa Nostra pegitasmoaren aurkezpen ofizialean parte hartu du, Bartzelonako Tunateca Balfegó gune gastronomikoan.
Basquetourrek, Euskadi Gastronomika markaren bidez, proiektu berritzaile hori babesten du laguntzaile gisa, euskal gastronomia motor kultural, turistiko eta ekonomiko gisa sustatzeko duen konpromisoari men eginez.
Saltsa Nostra nazioarteko ospe handiko sukaldariak protagonista dituen komiki gastronomikoen bilduma bat da, zeinak narratiba grafikoa, errezetak eta jasangarritasuna, tokiko produktuak eta kultur identitatea bezalako balioak uztartzen dituen. Euskadi ez da soilik argumentuaren agertokia, baita haren bihotz narratiboa ere.
Bere agerraldian, Daniel Solanak nabarmendu du: “Saltsa Nostra bezalako proiektuek publiko berriekin konektatzeko aukera ematen digute. Halaber, Euskadiren nazioarteko posizionamendua -erreferentziazko helmuga gastronomiko gisa-sendotzeko balio du eta gure balioak modu sortzaile eta egiazkoan proiektatzeko aukera paregabea eskaintzen digute”.