Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKAL KOSTALDEA

Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea 2024

Martxoarekin batera bueltan da Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea, kultura eta aisialdira ia 100 plan dakarren programa aberatsa.

Egutegia eta programatutako ekimen guztien informazio zehatza sarearen webgunean jarrita egongo da.www.euskalkostaldekomuseoak.eus.

Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen XI. edizioak 50 jarduera baino gehiago eskainiko ditu Bizkaia eta Gipuzkoako 27 kultur ekipamendutan. Proposamen horietako batzuk egun ezberdinetan errepikatuko dira, beraz, ia 100 plan eskainiko dira martxoaren 1etik 31ra bitartean.

 

Familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisita gidatu bereziak, doako sarrerak, dastaketak, itsasontzian ibilbideak eta zuzeneko ikuskizunak izango dira martxoan zehar eskainiko diren jardueretako batzuk.

 

Programatutako jardueren egutegia eta informazio osoa eskuragarri egongo da gaurtik aurrera www.euskalkostaldekomuseoak.eus sarearen webgunean.

 

Azken urteetako apustuari jarraituz, museo parte hartzaileek esfortzu handia egin dute aurtengo ekintzak ere berezi eta esklusiboak izan daitezen, besteak beste, esperientzia hauek urtean zehar ezin direlako gozatu. Gainera, jarduera hauetariko gehienak doakoak izango dira eta hala ez direnek prezio bereziak izango dituzte. Beraz, erreserba lehenbailehen egitea komeni da, proposamen gehienak arrakastatsuak izaten baitira.

 

Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea zenbait kostaldeko udalek, erakunde pribatuek eta Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek kudeatutako museoek eta kultura-gunek diseinatutako jarduerei esker garatzen da. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak antolatutako ekimena da, jada hamaikagarren edizioa ospatzen dena.

 

Eskaintza berezia izango duten museoak

Aurten, Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetean eskaintza berezia izango duten museoak honakoak dira:

  • Albaola Itsas Kultur Faktoria, Pasaia.
  • Aquarium San Sebastián.
  • Bizkaiko Arkeologia Museoa, Bilbao.
  • Arma plaza, Hondarribia
  • Arrantzaleen Museoa, Bermeo
  • Arte eta Historia Museoa, Zarautz
  • Agurtza Itsasontzi Museoa, Santurtzi
  • CristóbalBalenciaga Museoa, Getaria.
  • Ekainberri, Zestoa
  • Ekoetxea Urdaibai, Busturia.
  • Euskal Herria Museoa, Gernika-Lumo.
  • Euskal Itsas Museoa – Museo Marítimo Vasco, Donostia – San Sebastián
  • El Pobaleko Burdinola, Muskiz.
  • Gernikako Bakearen Museoa, Gernika-Lumo.
  • Itsasmuseum Bilbao
  • Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa, Pasaia.
  • Muñatones Gaztelua, Muskiz.
  • Burdin Hersiaren Oroimenaren Museoa, Berango
  • Plasentia Butron Museoa, Plentzia.
  • Oiasso Museoa, Irun.
  • NautilusIkasguneGeoloikoa, Mutriku
  • Bizkaia Zubia, Getxo-Portugalete.
  • Sagardoetxea, Astigarraga.
  • San Telmo Museoa, Donostia.
  • Santimamiñe, Kortezubi.
  • Santurtzi Itsas Museoa
  • Txakolin Museoa-Txakolingunea, Bakio.

 

Euskal Kostaldeko Museoen Sarea

2012ko irailean aurkeztu zen Euskal Kostaldeko Museoen Sarea, Basquetourrek hauspotuta. Gaur egun, sarean 38 ekipamendu daude, kudeaketa publikoa zein pribatua dutenak. Helburua eskaintza turistiko bati forma eman, balorean jarri eta kostaldeko eskaintza kulturala zabaltzea zen, bai bertakoentzat, baita Euskadira datozen bisitarientzat ere. Baita ere, museo, interpretazio zentro eta ondare-lekuen kudeatzaileen arteko elkarlanerako aukerak ahalbidetzea.

 

Asmo horrekin antolatu zen, hain zuzen ere, 2013ko ekainean Euskal Kostaldeko Museoen Egunaren lehen edizioa. Ondoren, elkarlaneko ekitaldi hori martxora aldatu zen, eta ekintzak hilabete osora zabaldu ziren.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30