• FITUR 2025
Euskal turismoaren lehiakortasuna aintzatetsi dute gaur Madrilen
" Debabarrenak, Enkarterri-Meatzaldeak, Arabako Lautadak eta Portugaletek DTI (Helmuga Turistiko Adimenduna) bereizgarriak jasoko dituzte gaur arratsalean, Donostia berrituko duen bereizgarria. Gainera, Bilboko Azul Marino Viajes, Zarauzko Aiala Ostalaritza Eskola, Getxoko eta Santurtziko Turismo bulegoak eta Sondikako Izarza eta Bilboko La Escuela jatetxeek kalitate turistikoaren Q ziurtagiria jasoko dute gaur gauean. " Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak Udalaz Gaindiko Administrazio Publiko Onenaren SICTED 2025 1. saria jaso du gaur goizean, kalitate turistikoa hobetzeko proiektu honen alde. " Eta, Euskadiko standean, gaur eguerdian, OETetako (Espainiako Turismo Bulegoak) zuzendariekin urteroko bilera egin da, Jakes Agirrezabal Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuordea buru zela.
Lehiakortasuna da Euskadiko jardunaldiaren protagonista nagusia gaur FITURen.
Gaur goizeko EAEko turismo-lehiakortasunaren lehenengo ekitaldi aipagarria izan da Estatuko Turismo Idazkaritzak SICTED (turismo-helmugen kalitatea hobetzeko proiektua) saria eman izana udalaz gaindiko herri-administrazio onenari, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari, IFEMAn ere egin dena eta Clara Navas, Turismo zuzendariak jaso duena. Basquetourren eskutik, Jaurlaritzak kalitate turistikoa hobetzeko proiektu honen alde egin duen lan onak sari hau jasotzeko balio izan dio.
Bigarrena gaur arratsaldean izango da, IFEMA erakustazokan, Jakes Agirrezabal, Turismo sailburuordea bertan izango dela. Ekitaldian, 5 euskal helmuga turistikok DTI (Destino Turistiko Adimenduna) bereizgarria jasoko dute. Debabarrena, Enkarterri-Meatzalddea, Arabako Lautada eta Portugalete dira. Gainera, Donostiak bere bereizgarria berrituko du. Bost horiekin, 15 dira Euskadin adimendutzat jotzen diren helmugak.
Bestalde, gaur gauean, azoka-esparrutik kanpo, "Q 2024 gaua" hartuko du Madrilgo Cibeles Jauregiak. Ekitaldi horretan, 7 euskal erakundek kalitate turistikoko ziurtagiri hori berritzeko ziurtagiria jasoko dute. Erakunde hauek dira: Bilboko Azul Marino Viajes, Zarauzko Aiala Ostalaritza Eskola, Getxoko eta Santurtziko Turismo Bulegoak, eta Sondikako Izarza eta Bilboko La Escuela jatetxeak. Jordi Hereu Industria eta Turismo ministroak eta Miguel Mirones ICTEko (Turismo Kalitatearen Institutua) presidenteak emango dute. "Kalitatearen Q" delakoak bermatutako establezimenduek auditoria zorrotzak egin dituzte, ematen duten zerbitzua kalitatezkoa, segurua eta profesionala dela bermatzeko, eta horrek ahalik eta turismo-esperientziarik onena ziurtatzen die bezeroei. Euskadin, 31 erakundek dute ziurtagiri hori.
Gaurko agenda Euskadiko standean
Gaur, sektoreko profesionalei eskainitako azokaren bigarren egunean, IFEMAn dauden euskal enpresa eta erakundeen bilerez eta negozio-hitzorduz betetako agendarekin jarraitzen du Euskadiko standeko lan-eremuak.
Gainera, Euskadiko standean OETetako (Espainiako Turismo Bulegoak) zuzendarien urteroko topaketa izan da gaur eguerdian eta Jakes Agirrezabal sailburuordeak egin die harrera. Bertan izan da baita, Jordi Hereu TEspainiako Turismoko ministroa, beste ordezkari politikoren artean.
Gaur, euskal helmuga ezberdinetako nobedade garrantzitsuenen aurkezpenak ere egingo dira, gaur goizean Debabarrenak Geoparkeako Itzuliari buruz egindakoa, UNESCOren baliabide hori ezagutzeko 54 kilometroko ibilbide zirkularra 3 etapatan, eta Zumarragak "Hauspoa & Tunela" dokumentalarena, trenak herri honetan duen paperari eta trikitiaren historiari buruzkoa. Gipuzkoan jarraituz, Urola Garaiam, Urola Erdia eta Debagoiena eskualdeek "Hiruma, Euskadiren arimarako bidaia" proiektua aurkeztu dute, euskal hiriburuetatik distantzia laburrera dagoen gune berde pribilegiatua. Bestalde, Hondarribiak eta Irunek "Oiassoko terma berriak, erromatar herentzia Irungo bihotzean" erakutsi dituzte.
Arabak eta Gasteizek 2025eko enbaxadoreak ezagutzera eman dituzte, eta Arabako hiriburuak ere liburuxka bat aurkeztu du, hiriko eraztun berderako ibilbideak jasotzen dituena.
Bizkaian, Mugiak "Cittaslow" eskaintza turistikoa azaldu du, etorkizunari begira, bere nortasunari eutsiz eta iraganeko tradizioei eutsiz.
Eta, arratsaldean, Paco Nadalek Gorbeialdeari buruzko bideo berria aurkeztuko du, inguru horretara egindako bisitaren ondoren, eta Aiaraldea eskualdeak gauza bera egingo du eskualdean barrena egiten dituen bizikleta-ibilbideekin.
Vitoria-Gasteizek OPC Spain 37. Kongresua nola eta noiz egingo den azalduko du. Biltzarra hirian egingo da, eta Araban jarraituko du. Bastidak ardoaren eta bere ondare natural eta kulturalaren inguruko eskaintza turistiko berria aurkeztuko du. Azkenik, Arabako Mendialdeak eskualdeko Asfalto Naturalen Ibilbideari buruzko informazioa eskainiko du.
Bihar, ostirala, publiko profesionalari eskainitako azokaren azken eguna izango da, euskal enpresentzako bileren eta aurkezpenen azken eguna, non Santurtzi eta Euskadi Gastronomika izango diren protagonista nagusiak.