• MERKATURATZE TURISTIKOA
Eusko Jaurlaritzak akordioa sinatu du Bidaia Agentzien Espainiako Konfederazioarekin Euskadiren irudia Estatuan indartzeko
Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Bidaia Agentzien Espainiako Konfederazioak Euskadiren irudia Estatu mailan indartzeko ekintza batzuk zehaztea, 2022ra begira, adostu dute; merkatu hau lehentasunezkoa baita. Akordioaren helburua, turismoan giltzarri diren Espainiako bidaia-agentziekin Euskadiren harremana indartzea da.
Akordioa Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta CEAVren arteko aldian behingo koordinazio-ekintzetan islatuko da, eta Euskadik urtean zehar Euskadiko lehentasunezko merkatuetan (Madril, Castello, Valentzia, Alacant, Malaga eta Lisboa) 6 workshop multidestino eta multiproduktutan parte hartuko du. Merkatu horietan, helmugako ordezkariek euskal turismo-produktuen eta berrikuntzen berri emango diete bidaia-agenteei eta merkatu bakoitzeko beste eragile laguntzaile batzuei.
Daniel Solana Basquetour Turismoaren Euskal Agentziako zuzendariak adierazi duenez, akordio hori pandemian zehar Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak bere sektoreei emandako Erresistentzia Planeko laguntzetan islatutako bidaia-agentziei emandako laguntzan kokatzen da, besteak beste, 130 milioi eurotik gorakoak izan baitira. Solanak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzatik bidaia agentziekin batera helmuga berreskuratzeko lanean ematen dugun garrantzia nabarmentzen duten ekintzak dira.
Gainera, Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia izango da CEAVek Euskadin urriaren 6an antolatuko duen workshop profesionalaren anfitrioia. Halaber, on-line prestakuntza espezializatua emango du ekoturismoan, Euskadik turismo modalitate horretan duen esperientzia zabala oinarri hartuta. Prestakuntza-ekintza horri esker, online mintegian parte hartu duten 8 bidaia-agentzia Euskadira ohitzeko bidaia planifikatu ahal izango da.
Bidaia-agentzien Espainiako Konfederazioak (CEAV) 5.000 bidaia-agentzia biltzen ditu, bai handizkakoak, bai txikizkakoak, publikoarentzako 9.000 establezimendu ingururekin eta 70.000 langileko enplegu zenbatetsiarekin, 20.000 milioi eurotik gorako fakturazioarekin. CEAV Espainiako 28 bidaia-agentziaren elkartek osatzen dute