• TURISMO INDUSTRIALA
Ezagutza-bidaia Goierriko industria-turismoaren baliabideetara
" Turismo sailak, Basquetour-en bidez, antolatuta, sektoreko profesionalei zuzenduta dago.
Euskal turismo sektoreko 35 profesional inguruk (turismo bulegoak, gidariak, hartzaileak eta industria-turismo sareko kideak) parte hartzen dute gaur, Turismo sailak Basquetour-en bidez, Goierrira antolatu duen ezagutza-bidaian.
Bidaiaren helburua, aurtengo planifikazioan aurreikusitako bigarrena Bizkaiko meatzaldera egindakoaren ostean, euskal profesionalek zuzenean ezagut ditzaten industria-turismoari lotutako baliabideak eta ondoren, sustatu eta kudeatu ditzatela.
Ibilbidean Beasaingo Igartza monumento multzoari, Bide Berdeko Mutiloako Barnaola gunera eta Zeraingo Aizpea Burdinaren Mendira bisitak eta aipatutako bide berdearen aurkezpen bat egingo dira.