Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   BIDE BERDEAK

Gasteizek Bide Berdeen VI. Konferentzia hartuko du

" Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailak, European Greenways Association-ek eta Fundación de Ferrocarriles Españoles-Vías Verdes-ek antolatuta, Europa Jauregian apirilaren 4an eta 5ean ospatuko da.

Bide Berdeen VI. Konferentziaren erakunde antolatzaileetako ordezkariak, Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza sailburuordea; Giulio Senes, European Greenways Association-eko presidentea eta José Carlos Domínguez Curiel, Fundación de los Ferrocarriles Españoles-eko zuzendari-kudeatzailea izango dira irekiko dutenak Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, datorren hilaren 4an.

Bi egunetan, Konferentziak ibilbide hauekin zerikusia duten interes turistikodun gaiak aztertu eta eztabaidatuko ditu. Hilaren 4an, Europako, Estatuko eta lurraldeko estrategiak, Irlanda edo Espainiakoak esaterako; ondare industriala eta Bide Berdeak Portugal edo Belgikan bezalako herrietan balorean jartzea; Bide Berdeen eta turismoa bizikletan nola monitorizatu dituzten Txekian, Alemanian edota Gironan; eta turismo-produktuaren garapenean sektore pribatuaren partaidetza eta bizikleta elektrikoaren hedapena aditu txekiar, danimarkar eta espainiarren eskutik, izango dira jorratuko diren gaiak.

Bere aldetik, hilaren 5a motorizatuta ez dauden ibilbideen kudeaketa eta sustapenari buruzko hitzaldiekin hasiko da, euren artean, Basquetour-eko zuzendari Harkaitz Millánarena Euskadiko Bide Berdeen sustapenari buruz. Bide Berdeak Espainian eta turismoa bizikletan, Danimarkan, zati hau osatuko duten gaiak izango dira.

Jarraian, mugikortasuna, intermodalitatea eta bertako garapenari buruzko saioak Nafarroa, Erresuma Batua, Araba, Irlanda, Gipuzkoa eta Gasteizko kasuak izango ditu protagonista eta eztabaida batekin bukatuko da.

Europa, Girona eta Kadizeko Bide Berdeetan dauden turismo jasangarriko esperientziek eta Bide Berdeak eta generoaren ikuspuntuak osatuko dute jardunaldiaren egitaraua.

Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailak, Basquetour-en bidez, urteak daramatza Bide Berdeen sustapena lantzen Euskadin eta Europa guztian ibilbide hauei buruzko ezagutza eta interesa hazteko, mota guztietako erabiltzaileentzako azpiegitura egokiak diren heinean, eta horrela, turismo jasangarrirako aukerak handitzeko. Euskadik 150 kilmetrotik gorako zabalera duten 10 Bide Berde ditu.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31