Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EKOTURISMOA

Gasteizko 10 enpresa Natura 2000 Sareari atxiki zaizkio

" Basquetourrek enpresa horiei laguntza eman die joan den uztailean amaitu zen atxikipen-fasean, eta gaur aitortu egin du eurak egindako ahalegina, Natura 2000 Sarean Naturaren Turismoaren Iraunkortasuna Aitortzeko Sistemaren irudia duen ikurra eta atxikitze-ziurtagiria ofizialki emateko ekitaldian. " Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak batera finantzatutako proiektua da hau. " Sarera atxiki ondoren, 10 enpresak "Club de Ecoturismo en España" elkarteko kide izan ahalko dira, euren sarrera berresten denean.

1 / 3

Gasteizko hamar bat enpresa Natura 2000 Sarekoak dira dagoeneko, eta gaur goizean jaso dituzte beren ziurtagiri ofiziala eta sare horretan Naturaren Turismoaren Iraunkortasuna Aitortzeko Sistemaren irudia duen ikurra, Arabako hiriburuko Ataria zentroan egindako ekitaldi batean.

Ekitaldian, besteak beste, Basquetourreko zuzendari Daniel Solanak parte hartu du. Enpresak zoriondu eta egindako ahalegina aitortu ondoren, honako hau nabarmendu du: "ekoturismoa bultzatzea turismo iraunkorraren alde egiten dugun apustuaren zati estrategiko bat da, turismoa lurralde osoan banatzen eta desestazionalizatzen egiten duten ekarpenagatik. Gainera, ekoturismoak turismo aktiboa eta arduratsua sustatzen du, naturarekin, ingurumenarekiko errespetuarekin eta tokiko ekonomiaren garapenarekin lotuta eta konprometituta dagoena ".

Joan den uztailean amaitu zen ziurtapen-prozesuaren ondoren, hurrengo urratsa enpresa horiek “Club de Ecoturismo en España” elkartean sartzea izango da, eta elkarte hori Batzar Nagusiak berretsi beharko du.

Kora Green City, Jardines de Uleta Suites, Natouring, Fauneando, Capital Bikes, Ainharbe Guías, Aitor Delgado Tour, Guiartu, Galemys eta Lurbide dira gaur goizean aintzatetsitako enpresak.

Aldez aurretik, 2022an, Vitoria-Gasteiz bihurtu zen Estatuko lehenengo hiri-helmuga ekoturistikoa, Natura 2000 Sarean Natura Turismoaren Iraunkortasuna Aitortzeko Sisteman Salburuako Hezeguneak ziurtatu ondoren, ezinbesteko baldintza baita “Club de Ecoturismo en España” elkartean sartzeko.

Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak batera finantzatutako proiektua da.

Basquetourrek, 2017tik “Club de Ecoturismo en España” elkarteko bazkideak, prozesu hori bultzatu du Euskadin ekoturismoa sustatzeko estrategian, hainbat ekintza biltzen dituen ibilbide-orri batekin:

1.- Kudeaketa-ekintzak, hala nola Euskadiko Ekoturismo Sarea abian jartzea. Sare horretako kide da Ataria, Salburuako hezeguneen interpretazio-zentroa, 2017an eratu zenetik. Hauek dira sareko kideak: IHOBE, Ekoetxearen sarearen kudeatzaile gisa; Urdaibaiko Erreserbaren Patronatua; Geogarapen -Euskal Kostaldeko Harana-; EAEko hiru aldundiak, parke naturalen kudeatzaile gisa; Andoaingo Udala, Leitzarango Biotopo Babestuaren bisitari-zentroaren kudeatzaile gisa; Añanako Gatz Harana eta Ataria. Sarean daude, halaber, lurralde historikoen ordezkari diren hiru eskualde eta Nekatur, Aktiba eta ATRAE OPC enpresa-elkarteak.

2.- Sektore turistikoari zuzendutako prestakuntza- eta dibulgazio-ekintzak, hala nola Euskadiko Ekoturismoaren Foroa abian jartzea. Foro horren egoitza iraunkorra Vitoria-Gasteiz da duela 5 urtetik.

3.- Sustapen-ekintzak, hala nola ekoturismoaren segmentuaren inguruko hainbat gida eta material egitea.

Basquetourrek abian jarritako ekintzen artean dago, halaber, ekoturismoan garapen potentziala duten Euskadiko helmuga eta elkarteei “Club de Ecoturismo en España” elkartean eta Klubean integratzea erraztea eta sustatzea. Gaur egun, Euskadiko hiru helmgua daude Klubari lotuta: Euskal Kostaldeko Geoparkea, Urdaibaiko Erreserba eta Vitoria-Gasteiz; bi enpresa-elkarte: Nekatur eta Aktiba, eta atxikitako 61 enpresa.

 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31