Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EZAGUTZA-BIDAIAK

Gaur amaitu da Suediatik Euskadira egindako prentsa-bidaia

City breaks, gastronomia eta Done Jakue bidea dira suediar merkatuko turistek gehien eskatzen dituzten produktuak, helmugaren iraunkortasunaz gain.

1 / 9

Johan Ölberg kazetari eta argazkilari freelance suediarrak gaur arratsaldean amaituko du Euskadiko bidaia, eta helmugan astebete inguru eman ondoren, ibilbideari buruzko artikulu luze bat argitaratuko du “Expressen” izen handiko aldizkariaren bidaia-gehigarrian, 3,5 milioi irakurlerekin.

 

Ölbergek Donostia eta Bilbo hiriak eta bertako eskaintza gastronomikoa bisitatu ditu batez ere.

 

Suediako merkatuaren ezaugarri nagusiak erosteko ahalmen handia eta helmugan egiten duen batez besteko gastua dira, baita city breaks, gastronomia eta Donejakue bideko produktuekiko duten interesa ere.

 

Bidaia Bilbo eta Donostia Turismo Bulegoen laguntzarekin egin da, baita Stockholmeko OETaren laguntzarekin ere.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30