• EZAGUTZA-BIDAIAK
Hainbat herrialdetako "premium" preskriptoreek Euskadi bizikletaz zeharkatu dute
" Txirrindulariek txirrindularitza-klubetako bazkideak dira eta asteburuan Bilbo, Getaria, Donostia eta Arabako Errioxatik ibili dira.
Joandako ostegunean iritsi ziren Euskadira, Finlandia, Erresuma Batua, Holanda, Alemania, Suiza, Bahrein eta EE.BBetako txirrindularitza-klubetako 7 bazkide, Euskadi zikloturismoaren ikuspegitik ezagutzeko asmoarekin eta, aldi berean, turismoa egiteko. Euskal lurraldean zehar egindako 4 egunetako ibilbidean Bilbo, Getaria, Donostia eta Arabako Errioxa ezagutu dituzte eta toki horietan, baliabide nabarmenenetara bisita gidatuak, euskal sukaldaritza dastatu eta euren kirolik gustokoenari lotutako jarduera ezberdinak egin dituzte.
Bidaia “bizicycletours” enpresak antolatu du Basquetourren lankidetzarekin.
“Premium” profileko bisitariak dira, atzerrira ohiz ateratzen direnak bizikletaz gozatzeko eta, aldi berean, esperientzia turistiko bat bizitzeko. Gainera, helmugaren preskriptoreak dira.