Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ARABAKO ERRIOXA

Hasi da Arabako Errioxako Turismo enogastronomikoaren IX. Foroa

" Ardoaren Ibilbideak antolatuta, Euskadi Gastronomikaren laguntzarekin, merkatu berriak negozio jasangarrien bitartez gaiaren inguruan arituko da. " Gaur, osteguna, hitzaldiak izango dira eta bihar, lehenengoz, workshop bat bidaia-eragilerekin eta enpresekin.

2019ko Komunikazio eta Merkaturatze Enoturistikoaren IX. Foroa, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak antolatuta Euskadi Gastronomikaren lankidetzarekin, gaur hasi da Eguren Ugarte Upategietan (Guardian)

Foroa jasangarritasunaren inguruan arituko da, gaur egungo ezinbesteko joera, korporazioen erantzukizun sozialatik hasi, ekonomia biribila, eta edozein erakundeetako prozesu eta praktiketaraino barne hartzen dituena. Enpresa lehiakorragoak, eraginkorrak eta arduratsuak, eskualdean eragina positiboa dutenak lortzeko negozio jasangarrien aldeko apustua.

Aurten, nobedade gisa, workshop bat izango da Arabako Errioxako garapenean inplikatutako erakunde guztiak (upategiak, jatetxeak, hotelak, turismo-eragileak, etabar…) eta bidaia-eragile espezializatuen artean, bihar, ostirala, Guardiako “Villa Lucia Espacio Gastronómic”o zentroan ospatuko dena. Beste toki batzuetako eragile turistikoekin harremanak egiteko eta lankidetza-aliantzak ezartzeko ezinbesteko aukera. Topaketa hauek, 10 minutuko hitzorduetan egingo dira eta nahi beste eragilerekin hitzartu daitezke.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30