Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   BERRIKUNTZA

Hasi da Euskadiko turismo-eragileren formakuntza "Smart Business"-en

" "IKT-en Erabileran Jardunbide Egokiak" izenburupean 2011an sortutako programak, urtero 220 enpresari ematen dio erantzuna

Aste honetan hasi da “Smart Business” euskal turismo enpresei teknologiaren erabilerarik hoberena egin dezaten aholkua eskeintzen dien programa.

Programa hau 2011an sortu zen “IKT-en Erabileran Jardunbide Egokiak” izenburupean eta, urtean, 200 turismo enpresa ingururi ematen die laguntza, beraien lehiakortasuna hobetu dezaten eta kostuak murriztu ditzaten erraminta teknologikoen erabilera egokiaren bidez.

Euskal Turismoaren 2030 Estrategiaren arabera, aurten programak deitura, metodologia eta eredua aldatu ditu Helmuga Turistiko Adimendunen ikuskera, enpresa ikuspuntutik, osatzeko helburuarekin. Horrela, enpresek formakuntza teknologikoa hartzen dute baina jasangarritasuna eta irisgarritasuna bezalako gaiak ere barneratuz

Aurten programan 220 enpresek parte hartuko dutela aurreikusten da: 72 Arabakoak, 76 Bizkaikoak eta 72 Gipuzkoakoak.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31