Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SARETOUR

Hegoafrikako ordezkaritza instituzional batek Euskadi bisitatu du

Aste honetan Gobernuko eta KwaZulu Natal eskualdeko hainbat ordezkarik euskal politika publikoak eta turismo sareak ezagutuko dituzte.

Hegoafrikako gobernuko eta KwaZulu Natal eskualdeko ordezkariak Euskadin dira egunotan, turismo-elkarteak, horien finantzaketa eta funtzionamendua ezagutzeko, baita sektore horretako politika publikoak eta sareko lana ezagutzeko ere.

 

Bidaia Septi Bukulak antolatu du, Seeza Network sarekoa, Basquetourren laguntzarekin, eta Europaren eta Hegoafrikaren arteko elkarrizketarako Europako SA – EU Strategic Parternship proiektuaren barruan dago.

 

Gaur, astelehena, ordezkaritza Daniel Solana Basquetourreko zuzendariarekin bildu da Bilbon, eta Turismoaren Euskal Sarearen funtzionamendua, sorrera eta garapena eta ekintza-plana azaldu dizkie. Gainera, Hegoafrikako ordezkariek aukera izan dute Turismoaren Euskal Agentziak zuzendutako Euskadiko familia-turismoa edo surf-turismoa bezalako ekimenen garapena ezagutzeko.

 

Bihar, Donostiara joango dira. Bertan, hiriak garatutako lankidetza publiko-pribatuko politikei buruzko informazioa bilduko dute, eta bilerak egingo dituzte Nekatur landa-turismoko elkartearekin, Atrae Euskadiko turismo-agentzia harreragileen elkartearekin eta Aktiba turismo aktiboko elkartearekin. Halaber, Euskal Kostaldeko Geoparkea bisitatuko dute eta, Zumaian, hura kudeatzen eta babesten duen Geogarapen elkartearekin bilduko dira.

 

Donostiatik Hegoafrikako ordezkaritza Baionara joango da,”Goazen” turismo-klusterra ezagutzera.

 

Azaroan, Basquetourrek TCI Global Conference munduko 25. konferentzian parte hartuko du, klusterrei eta ekosistemei buruz, eta Saretour-Red Vasca de Turismo ekimena ere azalduko du.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31