Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   DOKUMENTALA

Ignaziotar Bidearen esperientzia bizitzeko dokumental bat

“Euskadiko Ignaziotar Bidea” dokumentalak Ignaziotar Bidearen etapetatik ibilbide bat egin eta bere balio kulturala aldarrikatzen du Oscar Terolen eskutik. Retortillo sailburuak gogora ekarri duenez, Ignaziotar Bideak “natura gozatzearekin eta kontserbatzearekin lotutako turismo baten garapena adierazten du, eta bidaiaria hartu eta sentsibilizatzen du, ingurunearen, ekonomiaren eta gizartearen jasangarritasun irizpideei jarraituz”.

Gaur, Loiolako basilikan, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillok “Euskadiko Ignaziotar Bidea” dokumentala aurkeztuko du Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriarekin eta Ina Etxarte jesuitarekin batera.

Oscar Terol protagonista duen dokumentalak ibilbide bat egiten du Ignaziotar Bideko etapetatik; Loiolako Ignaziok 1522. urtean egin zuen bidea bere jaioterri Azpeititik Manresaraino (Katalunia).

2 kapitulutan banatzen da: “Hiru tenpluen ibilbidea” eta “Ignazioren pausoak Ebroraino”. Kapitulu horietan laburbiltzen dira Euskaditik igarotzean bideak dituen 7 etapak eta 150 kilometroak: Urola Garaia, Urola Erdia, Debagoiena, Arabako Lautada, Arabako Mendiak eta Arabako Errioxa. Dokumentala azaroaren 30ean estreinatuko da Azpeitian eta Ignaziotar Bideari lotutako hainbat herritan proiektatuko da.

Retortillo sailburuak azaldu duenez, dokumental honek bat egiten du gainerako ekintzekin, helburutzat hartuta “bideak duen balioa nabarmentzea eta zeharkatzen dituen eskualdeetako biztanleak eta bertara hurbildu nahi dugunak sentsibilizatzea bere balio kulturalaz eta historikoaz, zeharkatzen dituen paisaien eta herrien edertasunaz eta bide hori aldarrikatzeak duen garrantziaz”.

Ignaziotar Bidea bezalako baliabideen alde apustu egiteak duen garrantzia gogora ekarri du Retortillo sailburuak, “natura gozatzearekin, ezagutzearekin eta kontserbatzearekin lotutako turismo baten garapena adierazten du, eta bidaiaria hartu eta sentsibilizatzen du, ingurunearen, ekonomiaren eta gizartearen jasangarritasun irizpideei jarraituz”. Gainera, lagundu egiten du turismoa lurralde osoan zehar banatzen eta turismoa desestazionalizatzen, duela gutxi aurkeztu genituen The Basque Route-k edo turismo industrialak bezala”.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31