Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   FORMAZIO JARDUNALDIA

Itourbask-ek formazio jardunaldi berri bat ospatuko du Añanan

Bihar, tokian bertan, ezagutuko dituzte eskualdeko turismo baliabiderik nabarienak.

Santa Katalinako lorategi botanikoa, Uraren Museoa, Varonatarren Dorre-Jauregia, La Era jatetxea, Gatz-Harana eta eskualdeko turismo-bulegoa izango dira bihar, hilak 9, Itourbask sareko 31 bulegoko 37 ordezkarik egingo duten bisitaren puntuak.

Turismo Bulegoen Euskal Sarearen helburua, edozein turismo informazio zerbitzutik, Euskadiko Autonomi Elkarte guztiko informazio turistiko bateratua eta eguneratua eskaintzea da, Euskadi jomugaren informazio-zerbitzu orokorra emanaz.

Horrexegatik, orain dela urte batzuk, Itourbaskek biharkoa bezalako formakuntza-jardunaldiak antolatzen ditu, Euskadiko eskualde ezberdinetako teknikariek jomugaren turismo-baliabideen ezagutza sakonagoa euki dezaten.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30