Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   COVID 19- KOMUNIKAZIO KANPAINA

Itxaropena da turismo-kanpainaren ardatza

"Euskadi zain duzu, egongo gara berriz" da Turismo Sailaren kanpainak ardatz hartu duen ideia, eta itxaropena hauspotu nahi dio sektoreari normaltasunera itzultzeko fasean.

“Euskadi zain duzu, egongo gara berriz” da Turismo Sailaren kanpainak ardatz hartu duen ideia, eta itxaropena hauspotu nahi dio sektoreari normaltasunera itzultzeko fasean.

Kanpaina honen ondotik beste batzuk etorriko dira aurrerago, hasieran barneko zein estatuko turismo-eskaintzari erreparatuz.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak komunikazio-kanpaina bat garatu du, batez ere ikus-entzunezkoa, barnerako zein estaturako, turismo-sektoreari normaltasunera itzultzeko fasean laguntzeko.  

Bideoek Euskadiko baliabideak erakusten dituzte: hondartzak, mendiak, hiri barneko turismoa, gastronomia eta ostalaritza. Bisitariek berriz bisitatzen dute Euskadi, lurraldea deskubrituz eta berriz miretsiz.

Itxaropenaz ematen den azalpena sentimendu bat da, paisaia, azala, zapore bat, oihu bat, askea eta geldiezina, berriz elkartzera eramango gaituena. “Orain galdu dugun horrek berriz eramango gaitu itsasertzera”, horixe ematen dute aditzera irudiek, eta Euskadiko eskaintza aberatsa uztartzen dute, hala nola kirola egiteko aukera, mendi eta basoetan zehar ibiltzea, herrietako zein hirietako saltoki eta kaleetan, kultura ekitaldiak eta, nola ez, askotariko gastronomia.

“Joango da ezohiko negu hau”, ekartzen digu gogora bideoak, bukaeran mezu hauxe igorriz: “Euskadi zain duzu. Egongo gara berriz”. Ideia horri helduz, Sailak babes osoa agertu nahi dio turismo-sektoreari, eta hura hauspotu, COVID-19aren krisiak gogor zigortu baitu, nabarmenduz Euskadi pertsona askoren destinoa dela eta izango dela, eta berriz bisitatuko gaituztela.

Kanpaina sare sozialetan sendotuko da, #EuskadiTurismo eta #volveremosavernos traoletan.

Maiatza 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31