Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   BILTZARRA

Jasangarritasun Sozial Turistikoari buruzko Kongresua, turismo bidezkoago eta inklusiboago baten alde

Astelehenean, urriak 13, Pro Session " turismo-sektoreko profesionalentzat " eta Open Session " herritar guztientzat irekia " jardunaldiak egingo dira; asteartean, berriz, Etikoa Fest, ikasleentzat bereziki diseinatutako jardunaldia burutuko da.

Urriaren 13an eta 14an, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregiak Jasangarritasun Sozial Turistikoari buruzko Kongresua hartuko du. Ekimen hau Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Basquetourrek,  Turismoaren Euskal Agentziak, bultzatu dute.

Ekitaldia Euskadi 2030eko Turismo Arduratsuaren Estrategiarekin, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoarekin eta turismoaren eraldaketarako Europako politikekin bat egiten du, eta helburu nagusia da turismoak garapen sozialaren motor gisa duen rola indartzea, eredu zuzen, inklusibo eta arduratsuagoak sustatuz.

Kongresuaren egitarauak hiru programa bereizi eskainiko ditu:

  • Pro Session, turismoaren arloko profesionalentzat.
  • Open Session, herritar guztientzat.
  • Etikoa Fest, ikasleentzat. 

Jardunaldietan gai gako ugari jorratuko dira, hala nola lehiakortasuna, ekintzailetza, teknologia berritzaileak, emakumeen lidergoa, jasangarritasunaren inguruko prestakuntza eta lan-eskubideak turismoaren sektorean.

Informazio guztia eta izen-ematea kongresuaren webgunean: https://turismososteniblekongresua.eus

 

 

 

Urria 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31