Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   COVID-19

Javier Hurtado sailburua: "ABEEEak luzatzearen alde nago, sektorerik kaltetuenei berariazko tratua eskainita"

" Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak elkarrizketa-txandarekin jarraitu du gaur, eta turismoaren eta merkataritzaren sektoreekin bildu da

Javier Hurtado sailburuak bilera bana egin du, lehen elkarrizketa-txandaren barruan, turismo eta ostalaritzaren eta merkataritzaren sektoreetako ordezkariekin. Bilera horietan, haiekin lankidetzan jarduteko asmoa eta Sailak krisialditik irteteko beharrezkoak diren neurrietan babesa emateko duen konpromisoa adierazi du.

Lehenik eta behin, sailburua, Turismo eta Ostalaritzako zuzendari Goyo Zurrorekin batera, turismoaren sektoreko elkarteekin bildu da, turismoaren honako esparru hauek barnean hartuta: 3 lurraldeetako hotelak eta ostalaritza, turismo aktiboa (Aktiba Euskadi), turismo-apartamentuak (APARTURE), turismo-gidariak (ASPITE), bidaia-agentzia hartzaileak (ATRAE), bidaia-agentziak (AEAVE), landetxeak eta nekazaritza-turismoko establezimenduak (NEKATUR) eta biltzar-antolatzaileak (OPCE Vasca).

Ondoren, Merkataritzako zuzendari Elena Morenorekin batera, merkatarien elkarte, federazio eta plataformekin bildu da: EUSKOMER (AENKOMER, CECOBI eta Gipuzkoako Merkataritza Federazioa), Euskaldendak (Arabadendak, Bizkaidendak eta Dendartean), Gasteiz on, Bilbaodendak eta Ezkerraldendak.

Sailburuak ABEEEak luzatzearen alde dagoela helarazi du, “sektorerik kaltetuenei berariazko tratua eskainita”.

Bileran, halaber, 2 sektoreentzat interesa duten gaiak aztertu dira, hots, osasun-protokoloak, ekonomiaren eta enpleguaren egoera eta etorkizun-aukerak. “Krisi hau eraldaketa-tresna gisa ere ikusi behar dugu. Sektorearen digitalizazioa, berrikuntza eta modernizazioa berrabiarazi behar ditugu. Ezinbestekoa da bide horretatik jarraitzea, aldundiekiko, udalekiko eta Espainiako gobernuarekiko koordinazio instituzionala ahaztu gabe (eta konpromisoa hartzen dut koordinazio hori bultzatzen jarraitzeko), erronka berri horiei aurre egiteko”, amaitu du sailburuak.

 

Urria 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31