Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ERAKUNDEEN ARTEKO LANKIDETZA

Javier Hurtado sailburua: "erakundeen artean elkarlan estuan ari behar dugu turismo, merkataritza eta kontsumitzaileen defentsarako politika eraginkorrak koordinatzeko"

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sektoreekin eta Merkataritza Ganbarekin bilerak izan ondoren, Javier Hurtado atzo hiriburuetako udaletako 3 saileko zinegotziekin eta EUDELekin bildu zen. Bileran berarekin Turismo eta Ostalaritzako zuzendari Goyo Zurro, Merkataritzako zuzendari Elena Moreno, eta Kontsumobideko zuzendari Olga Santamaría izan ziren.

Bileran parte hartu zutenak honako hauek izan ziren: Bilboko Udaleko Xabier Ochandiano, Ekonomiaren Garapena, Merkataritza eta Enpleguko zinegotzia eta Yolanda Díez Osasun eta Kontsumo zinegotzia; Donostiako Udaleko Enrique Ramos Ekonomia eta Enplegua, Ekologia eta Osasun Publikoko zinegotzia eta Cristina Lagé Turismo Jasangarriko zinegotzia; Gasteizko Udaleko Maider Echevarría alkateordea eta Ekonomiaren Garapenerako, Enplegu, Merkataritza eta Turismo zinegotzia; Igor Salazar Merkataritza, Formakuntza eta Enplegu zerbitzuetan ordezkaritza berezidun zinegotzia eta Livia López, Kirol eta Osasun zinegotzia; eta Aitziber Oliban EUDELeko ordezkari eta Erandioko alkatea.

Sailburuak azpimarratu zuen bere egunean bere lehentasunen artean sektorearekin eta erakundeekin lankidetza zegoela “euren egera ezagutzeko eta, euren partaidetza eta inplikazioarekin, politikak eta programa eraginkorrak diseinatzeko”. Udal eta Foru Aldundiekin “nahi dugu, hain zuzen ere, turismoa eta hurbileko merkataritza sustatzeko politikak eta kontsumoa eta kontsumitzaileen eskubideekin zerikusia duten arloak koordinatu”.

Bileran osasun-protokoloak, egoera ekonomikoa eta enpleguarena eta etorkizunerako aukerak bezalako interesa duten gaietaz mintzatzu ziren. “Sektorea kontuan izatea eta Foru Aldundiak, udalak eta Espainiako gobernuarekin, erakundeen arteko koordinazioa izatea erronka berriei aurre egiteko bidea da”

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30