Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   JASANGARRITASUN TURISTIKOA

Javier Hurtado sailburua: "Euskadik turismo-eredu arduratsua eta jasangarria finkatu du"

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak parte hartu du gaur Madrilen elDiario.es hedabideak antolatutako “Volvemos, todo un país de turismo” jardunaldiko “Turismo responsable” mahai-inguruan. Reyes Maroto Industria, Merkataritza eta Turismoko ministroak itxi du foroa, eta bertan zenbait autonomia-erkidegotako turismoko sailburuek eta zuzendariek parte hartu dute, baita turismoaren eta ekonomiaren sektoreko arduradunek ere.


Sailburuak ñabartu nahi izan du turismo arduratsuaren eta turismo jasangarriaren artean dagoen aldea. “Jasangarritasunera helduko bagara, nahitaez pasa beharko dugu aurrez erantzukizunetik, haren alderdi guztietan: banakakoan, korporatiboan eta instituzionalean”.

 “Bidaiatzeko modua eta bere bidean tokiko garapena bultzatzeko modua aukeratzen duen bidaiariaren erantzukizuna; hain zuzen ere, gure turismo-kulturaren partaide egin nahi dugun bidaiariarena” aditzera eman du. Banako erantzukizun horri erantzukizun korporatiboa ere gehitu behar zaio. “Hortik sortzen da Euskadiko Turismoaren Kode Etikoarekiko atxikipena. Izatez, kode horren helburua da turismo-eragile guztiek haien eguneroko jardunean gizarte-erantzukizunak eta ingurumen- eta ekonomia-jasangarritasuna aintzat hartzea”.

Azkenik, “ezin dugu erantzukizun instituzionala ahaztu, erakundeak baitira turismo-politiken kudeatzaile. Erantzukizun horrek berarekin dakar lankidetza publikoa/pribatua eta erakundeen arteko elkarlana; benetako gobernantza”.

Sailburuaren iritziz, turismo-jasangarritasuneko politiken diseinua hiru ardatzetan oinarrituko da. Lehenik, ingurumen-baliabideak optimizatzea.  Bigarren, tokiko kulturaren benetakotasuna zaintzea.  Eta, azkenik, aberastasuna banatzea, eta, horretarako, denboran iraungo duten jarduera ekonomikoak bermatu beharko dira eta onura sozioekonomikoen banaketa orekatua ziurtatu beharko da, enplegu-aukera egonkorrak sortze aldera.

Era berean, sailburuak gogorarazi du Euskadin jasangarritasuna, berrikuntza eta lehiakortasuna indartzeko lanean jarraitzen ari dela, eta Next Generation funtsek bide horretan laguntzen dutela. Lehiatzeko ahalegin hori islatzen da, halaber, turismo-adimena indartzeko Segittur-ekin lortu diren akordioetan. Turismoko Estatu Zuzendaritzarekin lortutako lankidetza-akordio hori 2 ardatzetan oinarritzen da.

Lehen ardatza Turismo Adimeneko Sistema (SIT) da. Iturrien azterketa oinarri duen sistema hori informazioa kargatu, prozesatu eta aztertzeko gai da, eta informazio hori ezagutza baliagarri, garrantzitsu, sistematizatu eta ordenatu bihurtzen du, helmugako kudeatzailearen eta bertako eragile guztien zerbitzura jartzeko.

Eta bigarren ardatza, Turismo Helmuga Adimendunen Proiektua da. Proiektu horren helburua da turismo-helmugak etorkizuneko erronketara egokitzea eta gobernantzan, berrikuntzan, teknologian, jasangarritasunean eta irisgarritasunean oinarritutako eredu berri bihurtzen laguntzea. “Segittur-ekin, eta hasiera batean udalerrietarako pentsatutako haren metodologiarekin, lanean hasi ginenetik, gure enpresen lehiakortasuna bultzatzeko beste urrats bat egin nahi izan dugu. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan turismo-helmuga adimendunaren eredua garatzeaz gain, eskualdeetara ere egokitu nahi izan dugu eredu hori, lurralde-kohesioaren ikuspegi zabalago batetik lan egiteko. Egin dugun lan horri esker, astelehen honetan bertan publikoki jakinarazi ahal izan dugu Segittur-ek eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak metodologia hori jada Euskal Autonomia Erkidegoko 3 eskualdetara egokitu dugula (Goierri, Arabako Errioxa eta Uribe), eta lehen aldiz aplikatuko dela —ondoren metodologia hori erabili nahi duten gainerako erkidegoentzat proba pilotua izango da—” aditzera eman du amaitzeko.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30