Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   JARDUNALDIAK ETA FOROAK

Javier Hurtado sailburuak: "Euskadik turismoa hazteko eta enplegua sortzeko gaitasuna du eta modu eutsi eta iraunkor batean ari gara horretan"

1 / 2

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok Turium Vitoria-Gasteiz Foroa inauguratu du. Jardunaldi horretan iraunkortasun turistikoa izango dute aztergai nazioarteko profesionalek eta turismoan adituek. Sailburuak Euskadiko turismo iraunkorraren eredua nabarmendu du, azken hamarkada honetan egindako lanaren emaitzaz.

 

“Euskadin oso berriki bizi izan dugu turismoaren hazkunde-prozesua, berandu iritsi garelako turismoaren goraldira, besteak beste eguzki eta hondartzako helmuga ez izateagatik Espainian turismoaren booma sortu zenean. Eta, batez ere, terrorismoa izan da gure motor turistikoa oztopatu duena”. Hala, sailburuak adierazi duenez, “Horregatik, beste eredu batzuen akatsetatik eta egokitasunetatik ikasi eta lan egin ahal izan dugu iraunkortasun turistikoaren bidetik”.

 

Sailburuak azaldu duenez, azken hamarkadan % 40 hazi gara turisten sarreretan Euskadin, eta milioi bat bisitari baino gehiago irabazi ditugu 2012tik, baina ez dugu lasterketa inkrementalista gisa ikusi behar, nahiz eta gure hazkunde-gaitasuna oraindik handia izan.

 

Turismoak BPGri ekarpen txikiena egiten dion autonomia-erkidegoetako bat gara (% 6,4), Espainiako batez bestekoaren oso azpitik eta inguruko beste erkidego batzuen atzetik. Hala ere, enplegu turistikoak euskal ekonomiari egiten dion ekarpena % 10etik gorakoa da, kasu honetan BPG turistiko handiagoa duten beste erkidego askoren antzekoa edo handiagoa. Horrek esan nahi du euskal ekonomia dibertsifikatua eta erresilientea dela, turismo-enpleguak balio erantsi handia duela eta gure turismo-industriak gaitasuna duela modu iraunkorrean hazten jarraitzeko, balio eta kalitate fisiko hori galdu gabe”.

 

Horretarako, sailburuak gogorarazi duenez, “ezin dugu atsegintasunean erori, eta sinesten dugun eta iraunkortasun horretan oinarritzen den eredu bat bultzatzen jarraitu behar dugu, bere hiru alderdietan: ingurumena, gizartea/kultura, eta ekonomia. Izan ere, funtsezkoa da tokiko garapenean eragina izatea eta udalerri guztietara iristea”.

 

Euskadin gero eta iraunkorragoa eta lehiakorragoa den helmuga baterantz aurrera egiten jarraitzen dugu, Helmuga Turistiko Adimenduna eta Adimen Turistikoaren Sistema bezalako proiektuekin; eskaintza dibertsifikatzera bideratutako turismo-produktu berriekin, desestazionalizazioarekin eta fluxuen mugimenduarekin. Eta hori hasierako analisi- eta diagnostiko-lan sakon batekin lortu dugu eta, batez ere, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoan islatzen den gobernantza-ereduaren aldeko apustuarekin. Kodeak 17 GJHak batzen ditu, eta dagoeneko bostehun euskal enpresa baino gehiagok sinatu dute, Euskadiren lehiakortasun eta iraunkortasun turistikoa bultzatzen ahalegintzen jarraitzeko” esanez amaitu du Javier Hurtado sailburuak. 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31