Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ERAKUNDEEN ARTEKO LANKIDETZA

Javier Hurtado sailburuak lankidetza instituzionala eta gobernantza ekarri ditu gogora biziberritze-fasean ere

" Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua Meatzalde, Enkarterri eta Ezkerraldeko udaletako alkateekin eta eskualdeko ordezkariekin bildu da gaur " Topaketan eskualde bakoitzeko proiektuak aztertu dira, baita LJE Lehentasunez Jarduteko Eremuetan turismorako aktiboak bultzatu eta balorizatzeko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren plana ere

Ekoetxea Meatzaldean egin den topaketan, sailburuak ez ezik, hauexek parte hartu dute: Ángela Eguía Enkarturreko burua, Maite Etxebarria Abanto-Zierbenako alkatea  (Meatzaldea), Mikel Torres Portugaleteko alkatea (Ezkerraldea) eta Juanra Urkijo Zallako alkatea (Enkarterri). Gainera, 3 eskualdeetako hogei alkate inguruk eta Goyo Zurro Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak parte hartu dute.

Sailburuak nabarmendu du  “COVIDak sortutako mundu-krisi honetatik irteteko bide bakarra koordinazio eta lankidetza instituzionala” dela, eta “hori da ere aurreratzen jarraitu beharreko bidea, lurralde gisa, herrialde gisa, eta Europar Batasun gisa.

Zalantzarik gabe, jarraitu du, “lankidetza da gobernantza hobe baterako bidea, bi zentzutan. Alde batetik, formula horren bidez, gure profesionalei lagundu diezaiekegu eta, gainera, behar bezala babes ditzakegu gure herri eta hirietako herritarren interesak. Bestetik, erakunde gisa sendotzeko modua dira, zerbitzu hobea emateko, elkarri lagunduz eta lurraldeak hobetzen eta tokiak garatzeko orduan inpaktu handiena duten beste administrazioen proiektuak bultzatuz”.

Erakundeen arteko babes horren adibide bat Berpiztu programa da, Euskadiko ekonomia eta enplegua indarberritzera zuzendua. “Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak LJE Lehentasunez Jarduteko Eremuen turismo-aktiboak bultzatu eta balorizatzeko plana jarri du abian, turismoaren trakzio-proiektuen bitartez indarberritzea bilatzen duena.

Plan horren bitartez, 6,5 milioi inbertituko dira hainbat udalerri eta eskualdetan turismo-ekintzak garatzeko. Ezkerraldea-Meatzaldean, industria-ondarea eta Itsasadarra balorizatzeari helduko zaio Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi, Muskiz eta Abanto-Zierbenako askotariko ekintzen bitartez.  Programa horietan, langile-ibilbideak suspertu, diseinatu eta sustatzen dira, industria-turismoko askotariko guneak birgaitzen, eta bide berdeak egokitzen, besteak beste.

Gainera, Enkarterri eskualderako proiektuak egokitu dira, arlo hauexetan zehazki: digitalizazioa, mugikortasun jasangarria, zikloturismoko ibilbideak hobetzea eta sustapena indartzea. Bukatzeko, sailburuak adierazi du, “laguntza eman nahi zaizue modernizatu, digitalizatu eta turismoko baliabide berriak martxan jartzeko proiektuetan, azken batean ekonomia eta enplegua eta tokiko garapena bultzatzeko”.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31