Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   GREEN SPAIN

Kantabriak, Asturiasek, Galiziak eta Euskadik euren turismo-eskaintza bateratua "Espainia Berdearen Ibilbide Handia"

" "España Verde-Green Spain" marka osatzen duten lau erkidegoek atzo 2021erako ekintza-plana onartu zuten.

Kantabria, Asturias, Galizia eta Euskadi lau erkidegoak biltzen dituen turismo-eskaintza 2021ean “Espainia Berdearen Ibilbide Handia” moduan sustatuko da. Bideo bat eta liburuxka berri bat izango dira helmuga hauek izango dituzten baliabide bateratuak iparraldeko ezagurri nagusiak ezagutarazteko: natura, gastronomia, tradizioak, arkitektura eta kirol-turismoa.

Lau erkidegoetako ordezkariak atzo bildu ziren aurtengo ekintza-plana onartzeko, besteak beste, onlineko ekintzak lehentasuna duten merkatuetan: Alemania, Erresuma Batua, Italia, Frantzia; aurkezpen birtualak eta aurrez-aurreko ekintzak, ezagutza-bidaiarekin Japongo eta Alemaniako merkatuekin. Honez gain, Espaina Berdearen sustapenak Estatu Batuetan eta Korean lana egiten jarraitzeko asmoa du baina urteko lehen hilabete hauetan, Estatu mailako sustapenari ere ekingo dio.

Pandemia dela-eta, atzoko bileran izan ziren Turismo arduradunek eta teknikariek izan daitezkeen eskenatoki ezberdinak kontuan izan ditzan azterketa bat egitea erabaki zuten. “Helburua uneko egoerari erantzun ahal izateko ibilbide-orri bat ezartzea da” adieraziu zuen Kantabriako Turismo zuzendari Marta Barcak.

Honez gain, Barcak azaldu zuen iparreko helmuga hauek eskaintzen duten segurtasuna ere sustatuko dutela eta gogoratu zuen iazko udan helmuga gogokoenak izan zirela.

Kantabria 2021ean marka turistikoa koordinatzen duen erkidegoa da.

Surf eta diseinua

Natura, enogastronomia eta landa- eta kirol-turismoa, surfa, Jauregiak eta Upategiak, eta bertako diseinua eta moda izango dira markaren sustapenerako ikurrak.

Atzoko bileran adostutako beste akordio bat surf-eskaintza bateratzea eta produktu-izar gisa duen presentzia indartzea izan zen. Hondartzak eta surf “Surfing Green Spain” markapean ezagutaraziko dira

Jasangarritasuna, diseinua eta bertako produktua indartzeko eta erosketa-turismoa erakartzeko 2019tik lantzen den ‘Art, Design & Fashion-Green Spain’ produktuak 2021ean bultzada bat izango da eta Oviedoko Campoamor antzokian ikusgai egongo da. Erkidego bakoitzeko diseinatzaile batek bere lanak aurkeztuko ditu eta, aldi berean, Espainia Berdeko diseinatzaile gazteei zuzendutako jardunaldi bat ere ospatuko da.

Sare sozialen bidez eta aldizkari espezializatuetan publizitate kanpaina baten bidez kokapena hobetzea da atzo onartutako planaren beste ekintza batzuk.

 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31