Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   BISITA

Kazetari norwegiarrek Euskadi ezagutzen dihardute

Hiriak, kostaldea eta Arabako Errioxa izango dira bisitatzeko tokiak.

Turismo sailak, Basquetour-en bidez, eta Tourspain Oslok antolatuta bi kazetari norwegiar Euskadin dira egunotan.

Bidaia atzo hasi zen Donostian eta inguruetan, sagardotegi batean egindako dastaketa batekin, hirian barrena bisitaldi batekin, sukaldatzeko tailer batekin eta afari batekin.

Gaur, hilak 8, eguna Gasteizen eman dute eta bertan, katedrala, alde zaharra eta merkatua ikusi dituzte eta pintxoak eta Arabako gastronomia aurkitu dituzte.

Bihar, aldiz, bidaia Añanako Gatzagan hasiko da eta jarraian Arabako Errioxarantza abiatuko dira bertako upategi eta jatetxerik ezagunenak bisitatuz.

Azkenik, asteburua Bilbon igaroko dute eta hiriaz ezeze, Bizkaia Zubia eta Guggenheim Museoa ikusiko dituzte eta Michelin jatetxe baten bazkariaz eta hamaiketako gozoaz gozatuko dute.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31