• EZAGUTZA-BIDAIAK
Kirol Kazetariak Japonetik Euskadira etorri dira
Bilbon eta Donostian, Athletic eta Errealaren futbol-zelaiak bisitatu eta Daniel Solana, Basquetourreko zuzendariarekin elkarrizketatu dira
“World Soccer Digest” futbolean espezializatutako aldizkariko bi kazetari japoniarren bidaia Euskadira, Tokioko OETak antolatu du Basquetourren lankidetzarekin, Euskadi futbolaren ikuspuntutik ezagut dezaten.
Ostiralean iritsi ziren Bilbora eta egun horretan San Mamés eta Athletic Club Museoa bisitatu zuten, hirian zehar, pintxo-ibilbide bat egiteaz gain.
Larunbatean Donostin Erreala eta Rayo Vallecanoren arteko partida ikusi zuten. Euskal gastronomia dastatu eta gaur, astelehena, Bilbora itzuli dira eta bertan, Basquetourreko zuzendari Daniel Solanarekin elkarrizketatu dira.