• ZIKLOTURISMOA
Maiatzaren 4ean ospatuko da Euskadiko Zikloturismoaren Nazioarteko II. Foroa
Gasteizen egingo den jardunaldian goi-mailako profesionalen eskutik ezagutuko ahal izango dira zikloturismoko produktuen eta helmuga espezializatuen egituraketan, sustapenean eta komunikazioan dauden joerak eta, estatuko eta nazioarteko beste protagonista batzuekin batera, Flandes izango dugu hizpide
Foroa aurrez-aurre eta online jarraitu ahal izango da
Datorren maiatzaren 4ean ospatuko da, Gasteizen, Euskadiko Zikloturismoaren Nazioarteko II. Foroa. Aurrez aurre nahiz onlinean jarraitu ahalko den jardunaldian, goi-mailako profesionalen eskutik ezagutuko dira zikloturismoko produktuen eta helmuga espezializatuen egituraketan, sustapenean eta komunikazioan dauden joerak; estatuko eta nazioarteko beste protagonista batzuekin batera, Flandes izango dugu hizpide.
Zikloturismoa gorabidean dagoen sektorea da. Strava plataforma ezagunak argitaratutako Kirol Urtea 2022 txostenaren ondorioen arabera, Europaren iparraldetik etorritako 2 milioi turistak baino gehiagok bidaiatu zuten penintsulara kirol-motibazioarekin.
Ondo baino hobeto dakigu Euskadin pasioz bizi dugula kirol hori, DNAn dakargula eta berdin-berdin gustatzen zaigula praktikatzea eta jarraitzea. Gainera, aurtengoa, urte berezia izango da Frantziako Tourra hiru egunez Euskadin izango dugulako.
Informazio gehiago: www.euskadibikecountry.eus