• EZAGUTZA-BIDAIAK
Mexikotik etorritako kazetariek Bilbo eta Gasteiz bisitatu zituzten atzo
Paradoreetan oinarritutako bidaia da, eta Euskadin Argomanizekoa bisitatu zuten
Mexikoko dozena erdi kazetari Euskadin izan ziren atzo, Estatuko hainbat helmugatako paradoreak ezagutu nahian.
Bilbon eta Gasteizen egin zuten bisita, baita Argomanizko Paradorean ere. Guggenheim Bilbao Museoa eta bere jatetxea, non bazkaldu zuten, eta Erdi Aroko hirigunea eta Gasteizko Santa Maria katedrala bisitatu zituzten egun bateko bisita laburrean.
Bidaia Basquetourrek antolatu zuen Mexikoko OETen laguntzarekin.