• MERKATU ARGENTINARRA
MICE-n espezializatutako bidaia-agentzia argentinar nagusiak, Euskadin
" Turismo sailak antolatutako bidaia Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzak Argentinan proposatuta eta Air Europa-ren lankidetzarekin egin da
Argentinako bidaia-agentzia nagusiak Euskadin daude egunotan MICE eskaintza ezagutzeko asmoarekin. Turismo sailak, Basquetour-en bidez, antolatutako bidaia, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzak Argentinan proposatuta burutu da, Air Europaren lankidetzarekin.
Euskadin egindako lehen eguna, Donostiako turismo-toki erakargarrienaz gain, Tabakalera eta Kursaal kongresu-eraikinak bisitatu zituzten, euskal gastronomia dastatu eta pilota-ekintzetan parte hartu zuten. Atzo, igandea, jardunaldia Gasteizen eta Arabako Errioxan garatu zen, toki bakoitzeko turismo-erreferenteak bisitatuz eta gastronomia-dastaketak eta sukalde-tailerrak eginaz.
Gaurko jardunaldiaren lehen zatian, eskualde arabarraren hotel-enpresarirekin bilduko dira, jarraian, Bilbora joateko eta han, bertako gastronomiaz gozatzeaz ezeze, San Mamés eta txoko baten afaltzearen esperientzia ezagutuko dituzte. Egonaldia, bihar Iberdrola Dorrean bukatuko da.