• EZAGUTZA-BIDAIAK
Munich eta Frankfurteko kazetariak Euskadiko natura eskaintzara hurbilduko dira
Munich eta Frankfurteko kazetari alemaniarrak Euskadin barrena dabiltza egunotan, helmugako baliabide turistikoak ardatz dituen bidaia batean, hala nola mendi-ibiliak, ibilbideak eta bideak edo parke naturalak.
Basquetourrek diseinatu eta antolatutako programa, Municheko OETren laguntzarekin, hiru lurraldeetan garatuko da, hiriburuak alde batera utzita. Urdaibiako Biosfera Erreserba, Urkiolako Parke Naturala, Añanako Gatz Harana, Arabako Errioxa, Aizkorriko Parke Naturala, Ignaziotar Bidea, Donejakue Bidea, Euskal Kostaldeko Geoparkea, Bizkaia Zubia eta Antiguako baseliza dira Alemaniako profesionalek ezagutuko dituzten baliabideetako batzuk.