• EZAGUTZA-BIDAIAK
Murray Stewart, "Frommers" EE.BBetako bidaia-gidaren idazlea, Euskadira itzuli da
Erresuma Batuko eta Estatu Batuetako ospe handiko gida ezberdinetarako lan egiten duen britaniarrak, 8 egunetako bidaia egingo du gida eguneratzeko.
Gurean sarri egoten den Murray Stewart idazle ezaguna Euskadin dago berriro. Oraingoan, “Frommers” bidaia-gida estatubatuarra eguneratzeko. Mende erdiko ibilbidearekin, "Lonely Planet" eta "Fodors"-ekin batera, USAn gida gehien saltzen duen argitaletxea da eta bere webguneak 14 milioitik gora bisita izan ditu hilero.
Euskadirako bidaia Basquetourrek antolatu du eta Bilbao Turismo eta Donostia Turismoren laguntza dauka.
Murrayk bidaia honetan bisitatuko dituen tokien artean, euskal bi hiriburuak, Gernika, Getaria eta Laguardia daude.