Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   COVID 19

Nazioarteko Foro Birtuala: Merkataritza eta turismoa Covid-19aren ondoren

" "Merkataritza eta turismoa Covid-19aren ondoren: gakoak, erronkak eta aukerak" izenburua hartuta, asteazken honetan egingo da Nazioarteko Foro Birtuala, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak antolatuta.

Sonia Pérez Ezquerra Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, Isabel Oliver Turismoko estatu-idazkariarekin batera, Nazioarteko Foroa inauguratuko du goizeko 11etan. Bestetik, Isabel Muela Turismo eta Merkataritzako sailburuordeak Merkataritza blokeari emango dio hasiera 17:00etan Xiana Méndez Merkataritzako estatu-idazkariarekin batera.

“Merkataritza eta turismoa Covid-19aren ondoren: gakoak, erronkak eta aukerak” foroaren asmoa da turismo- eta merkataritza-sektoreei erantzunak ematea pandemiaren ondoko garai berrian. Inaugurazio instituzionalaren ondoren, goizeko 10etan, Sailburuak Saretour Turismoaren Euskal Sarearen plataforma berria aurkeztuko du: gobernantza eta lankidetza publiko-pribaturako ekimen aitzindari bat.

Programa

10:00. Saretour – Euskal Turismo Sarearen aurkezpena. Hizlariak: Sonia Pérez Ezquerra andrea, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua, eta Iñigo Uriarte jauna, Saretourreko arduraduna.

11:00. Foroaren Inaugurazio Instituzionala. Hizlariak: Sonia Pérez Ezquerra andrea, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua, eta Isabel Oliver andrea, Espainiako Gobernuko Turismoko estatu-idazkaria.

11:30ean. Mahai-ingurua: “Merkataritzaren eta Turismoaren erronkak Covid-19aren ondoren: garai berri bati aurre egiteko gakoak eta tresnak”. Hizlariak: Isabel Muela López andrea, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako sailburuordea, eta Antonio López Ávila jauna, Turisfera eta TDDSko presidentea. Segitturreko presidentea izan da. "Smart Destination" proiektuaren sortzailea izan da.

12:30ean. Mahai-ingurua: “Covid-19aren krisiaren ondorengo enpresa-lidergo berriari eta turismoaren sektorean gertatutako aldaketaren kudeaketari aurre egiteko tresnak". Hizlariak: Mónica Gómez Cuétara andrea, Irudi eta Markako aholkulari aditua; Sandra Martin, Ideas & Talento Poderosasko CEOa eta aholkularia, eta Juan Manuel Revuelta, Finnova Fundazioko zuzendari nagusia.

13:30. Blokearen eta goizeko jardunaldiaren amaiera.

17:00. Merkataritzako blokearen inaugurazioa. Hizlariak: Isabel Muela López andrea, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako sailburuordea, eta Xiana Méndez Espainiako Gobernuko Merkataritzako estatu-idazkaria

17:30. Inaugurazioa Hitzaldia: “Merkataritzaren berrikuntza, digitalizazioa eta aldaketak Covid-19aren ondoren". Hizlariak: Olga San Jacinto andrea, Google America 2012-2018ko zuzendari nagusia.

18:30. Mahai-ingurua: “Merkataritzaren erronkak Covid-19aren ondoren: garai berrirako gakoak”. Hizlariak: Francisco Santos jauna, Negozio eta Zuzendaritza Eskolako CEOa, eta Juanma Romero jauna, TVEko Emprende programako zuzendaria eta Merkataritza Digitaleko aditua 

19:15ean. Mahai-ingurua: “Merkataritza-sektoreen berrikuntza aukerak sortzeko”. Hizlariak: Salvador Molina jauna, Ecofin-eko zuzendaria eta Cluster Fintech klusterraren sortzailea, Tom Horsey jauna, inbertitzailea eta business angel-a (Europako erreferentziazko 100etako bat), eta Josu Gómez jauna,  Business Marketen aholkulari eta sortzailea.

20:00. Ondorioak eta amaiera ofiziala. Hizlariak: Goyo Zurro jauna, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria, eta Alfonso García jauna, Eusko Jaurlaritzako Merkataritzako zuzendaria.

https://foroturismoycomercio.com/

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30