• EUSKAL KOSTALDEA: LANKIDETZA PUBLIKO-PRIBATUA
Portugaletek hartzen du gaur Euskal Kostaldeko turismo sektorearen urteko jardunaldia
" Harkaitz Millán Basquetour-eko zuzendariak parte hartzen dihardu IX. edizio honetan, non 2019an garatutako ekintzen berri eman eta 2020rako lan-ardatzak aurkeztuko diran.
Gaur ospatzen da Portugaleteko Santa Clara Kultur Etxean Euskal Kostaldeko turismo bilera sektorialen urteroko IX. jardunaldia. Harkaitz Millán Basquetour-eko zuzendariak parte hartzen dihardu ekitaldian, Euskal Kostaldeko Zuzendaritza-planaren kudeaketa-sistemaren barruan garrantzitsuenetako bat. Bertan, Millánek hasierako partaidetza izango du foroa testu-inguruan jartzeko, 2019an garatutako ekintzen berri emateko eta datorren urterako lan-ardatzak aurkezteko.
Jardunaldiak enpresa, erakunde eta erakunde publikoetako 90 ordezkaritik gora biltzen ditu euren sektoreetako gaietaz eztabaidatzeko eta 2020rako Euskal KJostaldeko ekintza-plana zehazteko.
Jardunaldian barruan, ia 200 eragile publiko eta pribatu deituta dauen honako asanblea sektorialak ospatuko dira:
- Euskal Kostaldeko museoen VIII. Asanblea. Euskal Kostaldeko museoen Sareko bazkide diren zentru guztiak.
- Euskal kostaldeko eragile publikoen VII Asanblea. Kostaldeko turismo-bulego eta eskualde guztiak.
- Euskal Kostaldeko itsas-zerbitzuen V. Asanblea. Charter-enpresak, turismo-garraio eta urpean igeri egite enpresak,
- Surfing Euskadiko VII. Asanblea. Surfing Euskadi produktu-klubeko surf-eskolak, ostatuak eta beste surf-zerbitzu batzuk.
Arratsaldean Euskal Kostaldeko 16. Turismo-mahaia bilduko da, teknikoa da eta goizean bildutako asanblea sektorialetako erakundeetako ordezkariak eta koordinatzaileez gain, kostaldean lan egiten duten elkarte sektorialetako ordezkariak egongo dira jardunaldia eta 2020ko euskal kostaldeko planaren helburuak baloratzeko.