Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   INDUSTRIA-TURISMOA

Retortillo sailburuak Industrialdiaren jarduerak aurkeztu ditu, "Ezagutu, bizi eta irudikatu industria-ondarea Euskadin” lemapean

Retortillo sailburuak, atzo, “Euskal epopeia industriala” eta “Kronika migratzaileak” zineforumeko dokumentalak aurkeztu zituen, Sailak industria-turismoaren inguruan antolatzen dituen jardueren barruan. 500 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute, orain arte, Industrialdiaren jardueretan.

Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, atzo, “Euskal epopeia industriala” eta “Kronika migratzaileak” zineforumeko dokumentalak aurkeztu zituen, Sailak industria-turismoaren inguruan antolatzen dituen jardueren barruan. Dokumentalak eman ondoren, mahai-ingurua egin zen, Antonio Cristobal eta Ruth Briones filmen 2 zuzendarien eta Harkaitz Millán Basquetourreko zuzendariaren eskutik.

"Ezagutu, bizi eta irudikatu industria-ondarea Euskadin” lemapean, Sailak Industrialdia - Euskadiko Industria Turismoaren proiektua sortu ondoren antolatzen dituen jarduera batzuk sartzen dira. Industrialdia azaroan jarri zen abian, Euskadiko Industria Turismoaren Nazioarteko Astearekin,zeinak zenbait mugarri baitzituen.

  • Batetik, Euskadiko Industria Turismoaren I. Foroa; bertan, nazio- eta nazioarte-mailako zenbait administraziotako aditu eta ordezkariak izan ziren, beren esperientziak aurkezten.
  • Bestetik, Euskadiko Industria Baliabideen Sarearen sorrera, bigarren fasean ERIH Industria Ondareko Europako Ibilbideari (European Route of Industrial Heritage) atxikitzeko asmotan.
  • Gainera, herritarrei zuzendutako lanbide-bisitak eta jarduerak egiten dira, eta urte-amaiera arte egingo dira, eta, hurrengo urtera begira, plangintza berriarekin jarraituko dute.

Retortillo sailburuak azaldu zuen Sailera iritsi zenetik helburu argia planteatu zela: “industria-turismoaren aldeko apustua oraintsuko historiari, hura eraiki zuten eta, beren ausardiari esker, Euskadi gaur denaren oinarriak ezarri zituzten gizon eta emakumeen sakrifizioari eta ahaleginari uko egiten ez dien Euskadiren irudiaren aldeko apustua izatea.Gure historia da eta, gainera, memoria bizia da, ez iraganeko hondarrak bakarrik”.

Hori dela eta, balioa nabarmentzeko eta industria-turismoa proiektu garrantzitsu eta herrialdeko optika duen proiektu gisa sustatzeko ordua dela uste dugu. Helburua eskaintza egituratua eta bateratua sortzea da, Euskadik industria-turismoaren helmuga gisa eskaintzen dituen aukerak erakutsiko dituena, erreferentzia gisa industria-turismoko helmuga nagusien kudeaketa-ereduak hartuta".


Industrialdiaren jarduerak

Hilabete eta erdi honetan, dagoeneko mota guztietako 21 jarduera egin dira, eta 500 pertsona inguruk parte hartu dute horietan, orain arte. Jarduerak honako hauek dira: ateak zabaltzeko egunak, bisita gidatuak, bisita aktiboak eta antzerki modukoak, zineforuma, haurrentzako tailerrak, marrazki-tailerrak eta jarduera bereziak.

Bisiten artean: Ajuria-Urigoitiako baso industrialera joateko aukera dago, industria-hiri gisa; Getxoko Etxe Handiak; Bizkaiko Labe Garaiak; Itsasadarra, leku bizia; Bilboko portua; Mutiloako meatze-esparrua; Zeraingo eta Beasaingo paisaiak; Pasaiako badia edo bisitak Añorgara eta Rezolara.

Zineforumaren barruan, atzo aurkeztutakoez gainera, Euskadiko eta bertako hiru lurraldeetako industria-paisaiari buruzko dokumentalak ikus daitezke; Ezkerraldeko gizarte- eta industria-paisaia; eta Eibar, birmoldatzen ari den industria-hirigunea.

Gainera, haurrentzako tailerrak industria-turismoaren baliabideetan garatu dira, besteak beste, Fournier Karta Museoan, Bilboko Alhóndigan edo Eibarko Armagintza Museoan, besteak beste.

Argibide gehiago: www.industrialdia.eus

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31