Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   COVID 19

Sonia Pérez Ezquerra sailburua: "sektorea jarrera eredugarria agertzen ari da deskonfinamenduan protokoloak aplikatzeko garaian"

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak Onda Vasca irratian egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, turismoaren, merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorea zorrotz aplikatzen ari da deskonfinamendurako protokoloak, eta hori lagungarria da kontsumo seguru baterako.

Turismoari dagokionez, aurreikuspenak espero baino hobeak direla aipatu du, nazioarteko turismoa uztailean itzultzeko aukera kontuan hartuta. Hala ere, "badakigu zaila dela urruneko lekuen konfiantza berreskuratzea; hurbiltasunak, berriz, konfiantza-marjina handiagoa eskaintzen digu oraindik, eta, horregatik, barneko turismoaren eta beste autonomia-erkidego batzuetako turismoaren aldeko apustu irmoa egingo dugu, eta gure etxea den Euskaditik irten gabe etxean ez geratzeko kanpaina espezifiko bat egingo dugu".

Halaber, sektorearen premietara egokituko diren kontsumorako bonuak zer unetan dauden aztertu du. “Gure errealitatea oso heterogeneoa da, eta sektore bakoitzak ezarriko du noiz nahi duen gauzatzea. Merkataritza, turismo eta ostalaritzarako bonuen eraginkortasuna eta onurak maximizatuko dituen kontsumorako bonuen estrategia komun bat aurrera ateratzeko lanean ari gara gainerako erakundeekin, hots, aldundiekin eta udalekin (aste honetan bilera gehiago egin ditugu amaitzeko), baita sektorearekin ere".

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30