Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   COVID 19

Sonia Pérez Ezquerra sailburua turismoaren sektorearekin koordinatzeko bileraren buru izan da

" Eragin ekonomikoaren txostenaren arabera, galerak 131 milioi eurokoak izango dira eta 3.745 enplegutan eragingo du, ostalaritzakoak kontuan hartu gabe " Sailak Gobernuaren 30 milioitako poltsaren zati handi bat izango diren sektoreari zuzendutako laguntzak aurreratu ditu

Merkataritza eta Kontsumo sailburu Sonia Pérezek, Turismo eta Merkataritza sailburuorde Isabel Muelarekin eta Turismo eta Ostalaritza zuzendari Goyo Zurrorekin batera bilera bat izan dute gaur, bideokonferentziaz, turismo sektoreko ordezkariekin COVID19ak sortutako egoera aztertzeko. Bertan izan dira turismo ostatuetako eta ostalaritzako elkarteak, bidaia agentziak, ekitaldiak antolatzen dituzten enpresak, turismo-gidariak eta turismo aktibokoak, besteak beste.

Sailburuak konfinamenduaren osteko egoera eta turismo eta ostalaritza sektoreak irtetzeko abiadura ezberdinak aztertu ditu. “Badakigu sektore turistikoa beranduago aterako dela krisialditik eta helmuga seguruak, garraio eta bidaiari seguruekin lortzeko lanean dihardugu konfiantza-egoera berreskuratu ahal izateko”.

Osasun neurrien lehentasunak pandemiaren eboluzioarekin aldatzen joango diren edukiera, neurri higienikoak, urruntasun soziala, garrioak bezalako gaiekin zerikusia duten protokolo zehatzak eragingo ditu, hain zuzen ere, Ministeritzarekin lankidetzan prestatzen ari direnak konfinamenduaren osteko beste gai batzurekin batera.

 Laguntza ekonomikoak sektore turistikoari

Honez gain, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo saila COVID19aren eraginei aurre egin ahal izateko laguntza bereziak egiten laguntzen ari da. Gobernuak iragarritako 30 milioitako poltsa turismo, ostalaritza eta merkataritza sektoreari zuzendua egongo da gehien bat, honen ezarpena Sailatik koordinatzen ari delarik eta turismo-enpresei laguntzeko erresistentzia lehen fase batean, laguntzen barne enpresa txiki eta ertainak egongo dira.

“Lehenbailehen krisialditik beranduago aterako den sektorearen beharrei erantzun behar zaie, hura izan baitzen kaltetuatutako lehena. Hori dela eta, funts horren zenbatekoaren zati handi bat enpresa turistiko eta autonomoei zuzenduko zaie, eta Sail honen aholkularitza izango dute agindu horiek ulertzeko”, azaldu du sailburuak.

 

Ondorengo fase batean, Sailaren sektoreari zuzendutako laguntzen-aginduak indartu eta bereiztuko dira (EMET, sustapen eta merkaturatze turistikoa…) eta ostalaritza eta turismoarentzako bonoen sormena kudeatzen ari da kontsumoa sustatzeko asmoz.

 

Datuak biltzeko on line plataforma

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak turismo sektorean COVID19aren eragin ekonomikoa neurtzen duen online erramintaren bidez bildutako txostena aurkeztu du.

Online plataforma bat da, sektore bakoitzari galdeketa pertsonalizatua egiten diona, eragin ekonomikoa neurtzen lagunduko duten kategoriak ezartzeko; adibidez, ezeztapen-kopurua (room nights, ekitaldiak, biltzarrak...); ekitaldiak beste data batzuetan kokatzea; enpleguan duen eragina; hirugarren enpresei eragindako kaltea, eta enpleguari buruzko datu zehatzak. Datuak bi alditan bildu dira, datuak gehiago zehazteko, eta apirilaren 21era arteko informazioa du.

 

Emaitzek sektoreak emandako erantzunak islatzen dituzte, eta ostatuen kasuan, erantzun ez dutenena ere baietsi da (plazen %40 inguru), batez besteko plazaren kalkuluan oinarrituta. Fakturazioan izango den aldakuntzaren estimazioa -% 64 da, 131 milioiko galerak zenbatetsi dira, eta 3.745 langileko eragina izango du. Ukitutako enpleguetatik (aplikatutako lan neurrien arabera), 175 autonomoenak dira, 2.218% 50etik gorako ERTE dira, 93 kontratu-uzte, 175 berritu gabeko aldi baterako langile eta gainerakoak egiteke dauden egoerak edo askotarikoak dira.

 


Ostatu turistikoak

Orain arte, ostatu turistikoen multzoan (hotelak, pentsioak eta ostatuak, nekazalturismoak eta landa-etxeak, eta kanpinak) izandako galeren metaketa 44 milioi eurokoa izan da, zenbatetsi diren 92 milioi eurokoak, eta, guztira, 2.249 enplegu izan dira. Horietatik gehienak hotelak dira (39 milioi eta 1.990 enplegu); nekazalturismoak eta landa-turismoko etxeak eta landa-etxeak, berriz, 933.434 euro eta 221 lanpostu. Kanpinetan 111 lanpostu ukituko direla kalkulatzen da, eta 542.500 euroko galerak. Erabilera turistikorako etxebizitzetan, galerak 3,4 milioi eta 127 enplegukoak izan dira, eta fakturazioa %70 jaitsi da.

 

Enplegu-tipologiari dagokionez, hoteletan %76 langile finkoei dagokie; landetxeetan eta nekazalturismoetan %80 autonomoak dira, gehienak ardurapeko langilerik gabeak; kanpinetan %45 aldi baterako langileak dira, %21 finkoak eta %75 langile finkoak.

 

Bidaia-agentziak

 

Agentzietako galerak 15,7 milioi eurotik gorakoak dira, 820 lanposturekin. Esan beharra dago ia agentzia guztiek ez dietela bezeroei kitatze-gasturik kobratu. Langileen %46 finkoa da, eta %14 aldi baterakoa.

 

Biltzar-egoitzak eta ekitaldi-antolatzaileak

Ekitaldi bat egiteak eragin ekonomiko handia du ekitaldia hartzen duen herrian, bai parte-hartzaileen kopuruari dagokionez, bai parte hartzen duten enpresa eta establezimenduei dagokienez. Biltzarretako egoitzetan metatutako galerak 20 milioi eurotik gorakoak dira, eta eragindako lanpostuak 311 dira. Bertan behera utzitako edo aldatutako ekitaldien erdiak baino gehiago gertaera profesionalei dagozkie, gehienak egun batekoak dira, eta %40k 2tik 3ra bitartekoak. Egoitza horietako langileen %63 finkoa da.

Ekitaldiak antolatzen dituzten enpresei dagokienez (OPC), 993.622 euroko galerak izan dituzte (115 lanpostu). Kasu horretan, data bertan behera utzi eta aldatzen bada, ekitaldien % 50 eta % 40 baino gehiago 2021erako dira. Langile finkoak% 71 dira.

 

Turismoko gidariak

Giden sektoreko galerak 327.466 eurokoak dira, eta eragindako 45 enpleguri dagozkie. Ezeztapenak data-aldaketak (% 99) baino handiagoak dira, eta 1.205 erreserba aldatu edo ezeztatu dira, 76.568 bezerori eragiten dietenak. Giden kasuan, %100 autonomoak dira.

 

Turismo aktiboko zerbitzuak

Turismo aktiboko zerbitzuek 1,7 milioi euroko eta 229 enpleguko galerak izan dituzte. Behin betiko ezeztapenak %78 inguru dira. Horrek esan nahi du 3.392 ezeztapen edo aldaketa egin direla, 45.255 bezerori eragiten dietenak. Turismo aktiboko langileen %34 finkoa da, %29 aldi baterakoa, eta %29 autonomoak.

Beren oharretan, enpresek nabarmendu dute garrantzitsua dela turismoaren sustapenarekin eta merkaturatze-kanpainekin jarraitzea helmuga seguru gisa, eta irudi positiboa sustatuz, merkatuan konfiantza nahikoa sortzeko helbururarekin. Arlo horretan, Turismo Departamentuak kanpaina bat egingo du laster, asmo horrekin, eta, konfinamendu ostean, kanpaina gehiago bideratuko ditu barne eta estatuko merkatuetarako.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30