Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKO LEGEBILTZARRA

Sonia Pérez Ezquerra sailburuak adierazi du bere sailaren 2020ko aurrekontuak merkataritza indartsua, turismo jasangarria eta kontsumo arduratsuaren aldeko apustua egiten duela

1 / 2

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Sonia Pérez Ezquerrak 2020rako bere sailaren aurrekontuen proiektua defendatu du eta azpimarratu du “merkatal eta turismo euskal sektoreak, Kontsumobidek egiten duen lan garrantzitsuaz gain, kontutan izan behar direla eta euren garrantziaren araberako aurrekontua izan behar dutela, biek batera Euskadiren aberastasunari Barne Produktu Gordinaren %17a ematen dutelako”.

Batzordean defendatu diren sailen aurrekontuak 42.553.000 eurokoak dira, hau da, 2019koak baino %3,5 handiagoak, 1.386.000 euroko igoerarekin. Legealdiaren hasieran izandako aurrekontuarekin alderatuta, hazkundea %24,2koa izan da. SSailburuarentzat kopuru hauek euskal merkataritzak egoera aldakor batean behar dituen erronka berriei erantzuteko modukoak dira. Sonia Pérezek adierazi du, gainera, “turismoa, gaur egun, gure herrian eragin gutxiko sektorea ez izateaz gain eta etorkizuna duen industria bihurtu dela, eta gure jarduera social guztia ezin dela ulertu kontsumo arduratsu baten susperketa-lan egoki bat gabe, bere zeharkakotasunagatik”.

Hleburu nagusiek Euskadin turismoaren, merkataritzaren eta Kontsumobideren lanaren mantenimendurako eta bultzadarako nabarmenak izan diren ekintzetan lanean jarraitzea azpimarratzen dute

Alde batetik, merkatal arloan, modernizazioa eta gaztetzea bultzatzen dituzten programetan eta laguntza-ildoetan egingo da lan, bereziki ekintzailetzaren aldeko laguntzak eta giza- eta genero-irizpide berriak dituzten aginduen bidez, merkatal-ekipamenduen modernizazioa azpimarratuz.

Lehiakortasunaren hobekuntza bultzatuko da, digitalizaziora eta formakuntzara sartzeko programak nabarmenduz, Retail-aren Euskal Eskola sendotuz.

Lidergo publikoa eta gobernantzaren indartzearen adierazlerik onenak dira elkarteetako egiturei zuzendutako aurrekontu handiagoak eta Euskal Merkataritzaren Behatokia eta honekin batera egingo diren azterketa eta txostenak martxan jartzea.

Turismo zuzendaritzan antolaketa eta sustapen-ekintzei zuzendutako kopurua hobetuko da helmugaren marketin segmentatuaren errefortzuarekin eta turismo-produktu berrien sustapen eta merkaturaketarekin, produktu anitzeko helmugak osatuz. Turismo-sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzeko ahalegina eta ekintzailetza ere azpimarrauko dira. Nobedade gisa, aipatzekoa da Turismoaren Euskal Sareak-SARETOUR-ek izango duen aurrekontua, gobernantza-eredu berria indartzeko eta bultzatzeko egitasmo estrategikoa.

Kontsumo arloan, arazoen konponketan bitartekaritza indartuko da eta baita komunikazioa eta formazioa ere, azterketa eta dibulgazio-kanpaina gehiagorekin.

Arloka, zenbaki absolutuetan, hazkunderik handiena turismoari dagokio, 879 mila euro gehiagorekin,sustapen-programetarako eta hiru lurraldeetako hiru Ostalaritza Elkarte Profesionalentzako diru-laguntzetarako

 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31