Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   COVID 19

Sonia Pérez Ezquerra sailburuak CONESTURenbileran parte hartu du, EAE kontseilu horretakokide izanik autonomia-erkidegoen ordezkari gisa

" Bileran, sektore turistikoak konfinamenduaren ondorengo agertokian izango duen egoerajakitera eman da, baita establezimenduentzatsortuko diren neurri eta protokolo espezifikoak ere

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak, Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Isabel Muelarekin batera, bideokonferentzia bidezko bilera bat egin du Espainiako Turismo Kontseiluko (CONESTUR) kideekin. Bilera horretan, EAEk, Kanariekin batera, Espainiako autonomia-erkidegoak ordezkatzen ditu.

Espainiako Turismo Kontseilua (CONESTUR) Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioari atxikitako organo aholku-emaile bat da, sektore publikoaren eta pribatuaren arteko elkarrizketarako, partaidetzarako eta lankidetzarako foro gisa sortua.

Reyes Maroto Industria, Merkataritza eta Turismoko ministroa buru izan duen bileran, eta konfinamenduaren ondorengo egoera eta horrekindustria turistikoari nola eragingo dion aztertu da.Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi izan zaizkio sektoreari une honetan egiten ari den ahaleginagatik, bai funtsezko zerbitzuetako hotelei edo hotel medikalizatuei, bai merkataritzari, agentziei eta egoera honen eraginpean dauden guztiei, balio-katea osatzen duten gainerako sektoreez ahaztu gabe.

Konfinamenduaren ondorengo agertokian osasun-bermeak lehentasuna izango dira une oro, eta, horregatik, krisitik irteteko abiadurak desberdinak izango dira, eta turismoa kaltetuenetako bat izango da, munduko egoeraren mende ere egongo baita.

Ministerioa hainbat egoera aztertzen ari da sektorea deseskalatzeko eta berriro bultzatzeko, kutsatzeen neurketen eta aplikatzen diren bestelako osasun-zehaztapenen arabera. Gaixotasunaren aurrerapenak eskatzen du egoera desberdin horiek zehatu behar dira, aukerak aurreikusita eduki ahal izateko. Hori dela eta, lantalde espezifiko bat sortu da analisi horretarako.

Helmugen barruan ere, itzulera mailakakoa izango da, funtsezkoa baita helmuga seguruak sortzea, bisitari eta garraio seguruekin, konfiantza-giroa berreskuratzeko. Horregatik, turismo nazionalaren aldeko apustua egingo da lehenik, kanpaina zehatzen bidez, eta aurrerago nazioarteko turismoaren lehentasunezko merkatuen alde.

Mugituko garen esparrua nabarmen aldatuko da, eta, horregatik, etorkizuneko protokolo baten ildoak prestatzen ari gara, establezimenduei, kongresuei eta ekitaldiei begira, konfinamenduaren ondorengo faseetako eskakizun berrietara egokitzeko (COVID 0 eguna). Izan ere, aipatu dugunez, osasun-eskakizunak beste guztien gainetik egongo dira.

Sektoreari dagokionez, arretaz aztertuko dira jarduerara itzultzean dituzten beharrak, bai distantziekin, edukierekin eta norbera babesteko ekipamenduekin lotura handiagoa duten protokoloaren alderdi horietan, bai eragin ekonomikoari dagokionez.

Hain zuzen ere, konferentzian jorratutako beste gaietako bat izan da sektorera bideratutako laguntzen eta neurri ekonomikoen kontua. Likidezia behar duten enpresentzat ICO lerroak zabaldukodirela nabarmendu du Ministerioak, eta mailakatzeari egokituagoak diren neurri paketeak prestatzen jarraitzen du.

EAEren jarrera

Ildo horretatik, sailburuak azaldu du Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila bai turismora, baimerkataritzara bideratutako laguntzak eta neurriak prestatzen ari dela, sektoreko elkarte, federazio, plataforma eta ordezkariekin batera lan eginez. Gastu operatiboak estaltzeko zuzeneko laguntzak dira, eta horrek Ogasuneko sailekin batera lan egitea dakar, diru-bilketan erorketak izango direla aurreikusten baita.

Era berean, Sailak eskatu du, arrazoi ekonomikoen ondoriozko aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen epea luza dadin aurreikustea edo enplegu-erregulazioko espedienteak ahalik eta azkarren tramitatzea, elkarrizketa sozialaren barruan. Bestalde, Gobernu zentralak autonomia-erkidegoei eskatu dienez azterketa epidemiologikoaren balizko fase batean pertsona asintomatikoak har ditzaketen azpiegituren zerrenda bat gaitzeko, sailburuak adierazi du Eusko Jaurlaritzaren iritzia dela hotel medikalizatuak erabiltzea, dagoeneko prestatuta daudelakopazienteak tratatzeko.

Gainera, Turismo Saila sektorearen prestakuntzaneta espezializazioan lan egiten ari da, hori funtsezkoa baita krisitik ateratzen laguntzeko. Orobat, beharrezkoa izango da kalitate- eta lehiakortasun-programak berrikustea eta berriro formulatzea, hala nola SICTED, digitalizazioaren aldeko apustu irmoaz behar berrietara egokitzeko.

Sailburuordeak, era berean, autonomia-erkidegoen eskaerak helarazi ditu, EAEren koordinazio-zereginean, hala nola neurri espezifikoagoak hartzea zenbait azpisektoretan, agentziatan, turismo aktiboanedo kongresuen antolatzaile profesionaletan (KAP).Halaber, gehiengoaren eskaera bat da BEZturistikoa murriztea jarduera hobetzeko eta MICE turismoarentzat prestakuntzaren antzeko BEZ mota bat ezartzeko, kongresu eta jardunaldietan oinarritzen baitira, sektorea suspertzen laguntzeko asmoz.

Azkenik, nazioarteko merkatuen eta hegazkin-konpainien azterketa bat egiteko eskaera helarazi da, horiek merkatu igorle gisa duten eraginkortasuna analizatu eta egoeraren arabera sustapen-kanpainak prestatu ahal izateko.

 

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30