Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   COVID 19

Sonia Pérez Ezquierra sailburua sukaldariekin bildu da sukaldaritza sektorearen egoera aztertzeko

" Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Sonia Pérez Ezquerrak, Turismo eta Merkataritza sailburuorde Isabel Muelarekin batera, bideokonferentziaren bidez bilera izan dute gaur, Mahaia Kolektiboa ordezkartu duten sukaldari gipuzkoar batzurekin, sukaldaritzaren egoerari buruz, bere eskaerak eta beharrei buruz hitzegiteko eta egungo eskenatokia, normaltasun berriarako bidean, aztertzeko.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Sonia Pérez Ezquerrak, Turismo eta Merkataritza sailburuorde Isabel Muelarekin batera, bideokonferentziaren bidez bilera izan dute gaur, Mahaia Kolektiboa ordezkartu duten sukaldari gipuzkoar batzurekin, sukaldaritzaren egoerari buruz eta bere eskaerak eta beharrei buruz hitzegiteko, eta normaltasun berriarako bidean, egungo eskenatokia aztertzeko.

Bideokonferentzian Mahaia Kolektiboa aurkeztu da, sukaldari gipuzkoarren ekimenez sortutako taldea baina irekia gainontzeko lurraldeetako kiderentzako, lan-modu berrietan lankidetzan aritzeko asmoarekin. “Sukaldari belaunaldi honek aurrera pausu bat eman nahi izan du, lankidetzan aritzeko eta laguntzeko guztion onerako”. Bideokonferentzian parte hartu dute Alameda jatetxeko Gorka Txaparteguik, Punto MX-ko Roberto Ruizek, Basque Culinary Center-eko ikerketa-sukaldari Imanol Zubelzuk eta Singularreko Iñigo Lavadok.

Sukaldariek manifestu bat sinatu dute non egungo egoeari buruzko hausnarketa egiten dute, normaltasun berrira itzultzeak ekarriko duen esfortzuaz jakitun badira ere, eta sortutako lanpostuak mantetzeko lan egiteko konpromisua hartzen dute, aukera berriak eta euren negozioentzako garapen-bide berriak bilatuz.

Aldi berean, lan-talde bat sortzeko proposamena egin dute jatetxe gastronomikoei erabaki zehatzak jartzerakoan laguntzeko eta elkarrekin etorkizuneko preminei erantzunak diseinatzeko. Besteak beste, bertako produktuaren kontsumoa bultzatzea eta gastronomia-eskaintzatan bertako ekoizleei lehentasunezko laguntza ematea.

Honen harira, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailatik bertako kontsumoa egiteko deia ere egiten da, kontsumitzaileen erantzukizunari erreparatuz, susperketa ekonomikorako eta jasangarritasunaren aldeko apusturako garrantzitsua baita. Sailburuak eskertu die talde-egitasmo hau bere filosofiarekin bategiten baitu, eta etapa berri honetan egin beharreko lanean laguntzeko eta Euskadiren irudia helmuga gastronomiko gisa bultzateko prest agertu da. “Kalitate- eta bikaintasun-maila mantenduz, gastronomia etengabe berritzen ikustea, ideiak, ilusioa eta lan handiarekin, zuek bezalako sukaldari berriei esker ikustea harro egotekoa da”.

Halaber, sailburuak azaldu dizkie sektoreak eskatuta, Gobernutik martxan jarritako laguntza eta neurri ekonomikoak, esaterako datorren asteartean sailburuak Gobernu-kontseilura eramango duen agindua COVID19aren eraginari aurre egiteko Ezohiko Laguntza. Horrez gain, Turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko onartutako laguntzak ere gogorazi dizkie eta eskatu ahal dituztela esan die. Laguntza hauek, sailaren ikuspuntu berri batetik sortu baitira; hau da, sustapen lanak ezezik merkaturatze lanak ere egiteko ikuspuntutik, bidaia-agentziekin harremanak eginaz “helmuga gisa Euskadiren ateak errazago irekitzeko” asmoarekin.

Sukaldariek kontsumoa suspertzeko bono gastronomikoetarako egin duten eskaerari erantzunez, sailburuak kontsumo-bonoekin egiten ari den lana azaldu du “euren eraginkortasuna hobetzeko gainontzeko erakundeekin estrategia bateratu baten aldetik” eta baita, euren negozioak bultzatzeko, turismoan, merkataritzan eta ostalaritzan egindako sustapen-kanpainak ere.

Azkenik, sukaldariek eta sailak elkarrekin lan egiteko konpromisua hartu dute lurraldearen irudia indartzeko, bertako ekoizleen lana bultzatu eta laguntzeko helburuarekin, kultura gastronomikoaren oinarrizko zati bat denez gero. Honen harira, sailaren etorkizuneko sustapen kanpainetan laguntzeko konpromisua hartu dute bi aldeek, lehen momentuan, barneko turismoa eta kontsumoari begira.

 

 

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30