Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   FAMILIA TURISMOA

Sonia Pérez sailburuak ireki ditu Euskadiko Familia Turismoaren I. Jardunaldiak Zarautzen

" Basquetour-ek eta herriko Udalak antolatuta, Eusko Jaurlaritzaren Turismo saila, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Urola Kostaren laguntzarekin, Euskadiko sektorearen espezializazioa bilatzen dute.

Gaur goizean hasi dira Zarautzen, Euskadiko Familia Turismoaren I. Jardunaldiak Sonia Pérez, Turismo sailburuak inauguratuta. Jardunaldiok Turismoaren Euskal Agentziak eta kostaldeko herriko Udalak antolatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Turismo saila, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Urola Kostaren laguntzarekin.

Bi urtez behingoak izango diren jardunaldiak erakunde publiko zein sektore pribatuei zuzenduak daude eta helburua euskal turismo sektorea familia turismoan espezializatzea da. Beraz, turismo-atal honek Euskadin, Estatuan eta nazioartean duen egoerari buruzko informazioa eta, ikuspuntu ezberdinetatik, uneko praktika egokiei buruzkoa eskainiko dute.

Gaurko foroa 4 ataletan egituratu da. Lehenengoa, turismoaren joera eta ohiturei buruzkoa, eskariaren beharrak detektatzeko asmoarekin enpresek euren eskaintza hobeto egituratu dezaten, erreferentziadun ikerketen bidez eta erabiltzaileen erreserba-kanal nagusien bidez. Bigarrena, turismo-jomuga baten ikuspuntutik, Zarautz kasu honetan, udaletik, eskualdetik plan estrategikoaren bidez, eta Basquetour-etik familia-turismoa produktuaren planaren bidez, egindako jarduketak aztertuko dira. Hirugarren atal batean, ekimen pribatuak Galizian sortutako familia-turismoaren elkartea eta bere kudeaketa aztertuko da. Eta azken atala merkaturaketari buruzkoa izango da. Behin, eskariaren profila eta zein den eskaintza ezagututa, euskal sektoreak eskaintza nola eratu behar duen erakargarria izan dadin eta merkaturatu ahal izateko, saltzaileek zer baloratzen duten jakiteko izango da.

Jarraian, euskal enpresetan martxan dauden praktika egokien kasuak erakutsiko dira gainontzekoentzako eredu gisa eta, azkenik, mahai-inguru batean arlo honen kudeaketa hobetzeko erronkei buruz eztabaidatuko da.

Euskadiko Familia Turismoko I. Jardunaldiek bigarren hitzordu bat izango dute, bihar Orion, “Euskadi Familia Turismoa” egitasmoko enpresei soilik zuzendua, non networking tailerrak eratuko diren Iker Fernandez, selfcoaching 360º-ko zuzendariaren eskutik, eta Urola Kostako familientzako bailabideak ikusteko bisitak, hain zuzen ere, Begi Bistan (turismo aktiboa), Talaiberri upategia eta Zumaia & Geoparkea kanpina ikusteko.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31