Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   THE HEMINGWAY BASQUE ROUTE

"The Hemingway Basque Route", bisitariarentzako ibilbide berri eta erakargarria

" "Visit Euskadi" turismo-atariak bisitariari 6 etapako ibilbidea proposatzen dio Hemingwayk Euskadin barrena egindako bidaiak eta jomugarekin zuen harremana oroituz " "Touring" produktuaren bigarren euskal ibilbide nagusia da, "The Basque route"-ten aldaera tematikoa

Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailak kudeatzen duen “Visit Euskadi” turismo-atariak proposamen berri bat luzatzen dio Euskadin barrena bidaiatzen duen bisitariari Ernest Hemingway idazle eta kazetariaren begien bitartez.

“The Hemingway Basque Route” deitutako ibilbideak Pulitzer Saria eta Literatura Nobel Saria izandakoa ezagutzera eman nahi du, lurralde hauetaz bizitza guztirako maitemindu zena aurreko gizaldiko 20ko hamarkadan.

Proposamenak Euskadi guztitik sei etapa ditu, 2 ordu baino gutxiagokoak, bere bidaiak, pausuz-pausuz, tokian tokiko argazkiekin eta sentsazioekin irudikatzen dituztenak.

Lehen etapak, “The Sun Also Rises/Fiesta”, 35 kilometrorekin, bidaiaria Donostiatik Txingudiraino eramaten du. Bigarrenak, “Handietako bat”, hiriburu gipuzkoarretik Eibarreraino 76 kilometro ditu. Herri armagile honetatik ateratzen da hirugarren etapa, “Euskaldunak jende jatorra dira” izenburupean, eta bidaiaria Bermioraino eramaten du.

"The Dangerous Summer/Uda arriskutsua” laugarren etapari eman zaion izen da, arrantza-herritik atera eta Bilboraino 59 kilometro egiten ditu.

Bosgarren etapak, “Munduko gauzarik zibilizatuena”, bi hiriburu lotzen ditu: Bilbo eta Gasteiz. 110 km-ko bidea, Hemingwayk sarri egin zuena eta ia berdin mantentzen dena.

Eta azken etapak, beste bi hiri lotzen ditu beste behin. Kasu honeta, Gasteiztik Donostiraino eramaten gaitu, aintzineko N-1etik, Bidasoa gurutzatu ondoren bere bidaietan idazle iparamerikarrak gehien erabili zuen errepidea. 118km ardoaren paradisutik sagardoaren zeruraino, kultura eta ondarearen toki enblematikoetatik igaroz.

 “The Hemingway Basque Route”, dudarik gabe, Euskadi modu lasaian eta  euskaldunon izaeraz eta kulturaz orain dela urte asko maitemundu zen XX. gizaldiko idazle nagusienetakoaren pausuak jarraituz ezagutzeko plan borobila da.

Hau euskal bigarren ibilbide handia da, “The Basque Route”-n aldaera tematikoa, bisitariek Euskadi guztian barrena ibili daitezen eta, era honetara, euren bataz-besteko egonaldia haz dezaten, hauxe baita “touring” turismo-produktuaren helburu nagusia.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30