Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   PRENTSA-BIDAIAK

"The Irish Independent"-ek Euskadiri buruzko gehigarria kaleratuko du

" Conor Power kazetari independientea Euskadin barren ibiliko da 3 egunetan lehen eskuko informazioa biltzeko

Conor Power, “The Irish Independent” eta bere herriko beste hedabide digitaletarako idazten duen kazetari independiente irlandarra atzo Bilbora iritsiko zen Euskadi eta bere baliabide nagusiak ezagutzeko asmoarekin.

Bidaiaren helburua, aipatutako egunkariak Euskadiri buruz aterako duen asteburuko gehigarri baterako artikuluak prestatzea da eta aldi berean, beste hedabide digitaletarako ere gai ezberdinei buruzko 5 artikulu ere.

Powerrek horretarako, hiriak ezeze, euskal artea, kultura, natura-jarduerak eta gastronomia ezagutu nahi ditu eta Bilbo eta Guggenheim Museora, Enkarterrietara, Aiaraldea eta Gorbeialdeara, Gasteizera, Urola eskualdera eta Donostiara hurbilduko da, hiru egunetako bidaian.

Bidaia Turismo sailak, Basquetour-en bidez antolatu du, hiru hiriburu eta aipatutako eskualdeetako laguntzarekin.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30