Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa

Kode hau onartzerakoan Euskadik bisitarien eskubideetan, establezimendu jasangarrien aukeraketaren bultzadan eta administrazioen aldetik informazioa emateko eta prebenitzeko konpromisuan lan egiteko beharra bereganatzen du.

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak, Turismoaren Munduko Erakundeak garatutako Munduko Kode Etikoaren printzipioak onartu ditu, baita Nazio Batuetako 2030 Ajendaren Garapen Jasangarriaren helburuak ere; hauetaz gain, euskal berezitasunak eta gure kulturaren ezaugarri propioak erantsi dira.

Kode hau sinatzerakoan, eragile turistikoek bertako kultura eta tradizioa eta ondare kulturalaren errespetua eta zaintza onartzen dute, bertako komunitateek turismo-jarduerekin bat egin dezaten eta onura ekonomikoak, sozialak eta kulturalak, enplegua bereziki, har ditzaten pizgarriekin batera joango delarik.

Eragile turistiko sinatzaileek, Euskadiko Etika Turistikoaren Erregistroa osatzen dute. Erregistro honen kudeaketa eta eguneratzearen ardura, Euskadiko Turismoko Etika Batzordeak izango du.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31