• HELMUGA ADIMENTSUA
Turismo-helmuga Adimentsuen Sarearen III. Osoko Bilkurak Basquetourren sarrera onartu du beste erakunde eta enpresarekin batera
Turismoaren Euskal Agentzia, gaurtik, Turismo-helmuga Adimentsuen Sareko kidea da. Horrela onartu baitu Reyes Maroto ministroak zuzendu duen III. Osoko Bilkurak beste 18 kide berriren sarrerarekin batera: Tenerifeko Garapen elkartea, Son Servera eta Santo Llorenç des Cardassareko Turismo partzuergoa, Asociación Española de Consultores de Empresa, Asociación de Ecoturismo de España (AEE) eta Apadrina un Olivo elkarteak. Eta AnySolution, Discoolver World, Hotels Quality, Interactive System Developers, Ok Located, Olocip 11, Play & Go Experience, Puntodis Accesible Solutions in Sign Writing, Sismotur, SemanticBots, Tourism Data Driven Solutions eta W Smart Experience enpresak.
Sarrera berriekin Sareak 198 kide ditu, euretatik 119 helmuga, 31 erakunde eta 48 enpresa laguntzaile.
220dik gora partaide izan dira telematikoko, helmuga, erakunde eta enpresen artean, Sarearen Osoko Bilkuran, Digital Tourist Kongresuaren barruan.
Helmuga adimentsuen helburua zera da: jasangarritasunatik abiatuta, turismo sektorearen garapena lideratzea berrikuntza eta teknologiaren bidez, eta DTI Sareak sinergiak eta ezagutzaren transferentzia sustatzeko balio du, DTI metodologiaren onurak maximizatuz.
DTI Sarea 2018ko urrian jaio zen, 70 kiderekin eta Turismoko Estatu Idazkaritza eta SEGITTURen koordinaziopean.
DTI sarearen jarduera-protokolo orokorra eta DTI sarearen kudeaketa-organoen funtzionamendu-araudia kontsulta ditzakezu, helmuga turistiko adimendunen sarearen kudeaketari eta funtzionamenduari buruzko xehetasun gehiago jakiteko.
https://segittur.wolfcrm.es/images/public/crmv3_segittur/source/Protocolo_Red_DTI_Firmado.pdf