• LEHIAKORTASUN TURISTIKOA
Turismo-lehiakortasuna hobetzeko programek parte hartzeko itxaropenak gainditzen dituzte
Aurtengo eskaera-epea amaituta, 100 enpresa berrik adierazi dute Kode Etikoaren programan parte hartzeko interesa, eta 34k Turismo Enpresa Adimendunaren programan. Gainera, beste 10 helmugek gauza bera adierazi dute Helmuga Turistiko Adimendunaren programaren kasuan.
Amaitu da aurten Basquetourrek kudeatzen dituen Euskadiko turismo-lehiakortasuna hobetzeko programetan parte hartzeko eskaera egiteko epea, eta parte hartzeko aurreikuspenak gainditu egin dira.
Turismoaren Euskal Agentziak 3 programa eskaintzen ditu: Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa, Turismo Helmuga Adimenduna (THA) eta Turismo Enpresa Adimenduna (TEA).
Kode Etikoaren programan, 100 enpresa berrik baino gehiagok agertu dute interesa 2024an proiektuan parte hartzeko, eta, beraz, aurten ia 800 izango dira erantzukizunarekin eta etikarekin konprometitutako erakundeak, publikoak zein pribatuak.
Programa honen helburua turismo-eragile guztiek eguneroko jardunean gizarte-erantzukizunak eta ingurumen- eta ekonomia-jasangarritasuna txertatzea da.
Turismo Helmuga Adimenduna (THA) programaren kasuan, 10 helmuga berri izan dira proiektu honetan parte hartu nahi dutenak. Proiektu horren helburua helmuga turistiko bat helmuga berritzaile bihurtzea da, abangoardiako azpiegitura teknologiko baten gainean finkatua, lurralde turistikoaren garapen iraunkorra bermatzen duena, guztiontzako irisgarria eta, aldi berean, egoiliarraren bizi-kalitatea hobetzen duena. Horrela, 25 helmuga izango lirateke guztira, progaman interesa dutenak, ekimen honetan parte hartzen duten 15rekin.
Azkenik, 34 enpresak adierazi dute interesa dutela ia onartutako Turismo Enpresa Adimendunaren (TEA) proiektuan parte hartzeko. Programa honen helburua euskal turismo-enpresak teknologikoki aurreratuak diren turismo-enpresa berritzaile bihurtzea da, guztiontzako irisgarria den lurralde turistiko baten garapen jasangarrian lagunduko dutenak eta turistak helmugan duen esperientzia hobetuko dutenak, bikaintasuneko produktuak eta zerbitzuak eskainiz.
Euskadiko turismo-erakunde publiko eta pribatuek lehiakortasuna hobetzeko proiektuetan parte hartzeko eskaera horrek agerian uzten du erantzukizunarekin eta etengabeko hobekuntzarekin duten konpromisoa, bisitatzen gaituztenei zein Euskadin bizi direnei zerbitzu hobea emateko helburuarekin.